Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saihetsezin (26 agerraldi, 12 liburu eta 7 artikulutan; orobat saihets ezin 2 agerraldi, 2 liburutan; saihestezin 166 agerraldi, 48 liburu eta 68 artikulutan; Hiztegi Batuan saihetsezin agertzen da) 1 izond ezin saihestuzkoa.

Nire bidean, badakit orain bertan, zelatan dut zoriona segada saihestezin bat bezala. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 264. orr.

Gizon-emakumeak indar saihetsezinez lotzen dituen grina baino indartsuagoa zuan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 154. orr.

Indar saihestezin batek erakarririk. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 123. orr.

Haien aurrean zuloa, trenbide iluna, ezkutuko erakarmen indar saihestezin hori. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 146. orr.

Agintzen dizkiguzuen zoritxar saihestezin horiei dagokienez, gertatu beharko ote duten, geroak esango. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 244. orr.

Charlie, eta hura pairatzen ari zen injustizia bidegabea, eta biharamunean halabeharrez gertatuko zitzaionaren ezinbestekotasun saihetsezina. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 188. orr.

Modu berean, haur-hilketa ere kontraesan saihestezin baten ondorioa da, zeinetan aurkitzen baita derrigorrez edo ahuldadez amore emandako pertsona. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 92. orr.

Gure buruaren errotak banaka-banaka ehotzen ditu sentipen negatibook, tortura psikologiko saihetsezin bihurtu arte. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 90. orr.

Beste tranpa sorgindu eta saihestezin batean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 99. orr.

Biekin maitemindu zen suhartasun saihestezin berberaz, eraspen zalantza gabeko berberaz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 258. orr.

Saihetsezina da, pentsatzen du bere artean, baserria hirira ari da iristen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 229. orr.

Amazoniarako bidaia gero eta saihetsezinagoa zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 419. orr.

2 saihetsezineko izlag saihetsezina.

Horrek saihetsezineko frustraziora eraman zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 12. orr.

Ba, uxaezineko zoritxarra gertatuko zaizu, saihetsezineko ezbeharra jausiko gainera, ustekabean hartuko zaituen bat-bateko hondamendia etorriko. Elizen arteko biblia   Is 47,11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indar saihestezin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus