Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkesta 1 iz arazo edo gai bati buruz, dagokienen uste edo iritziak bilduz egindako azterketa.

Zoriontasunari buruzko inkesta batean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 128. orr.

Yediot Ahronot egunkariak plazaratutako inkesten arabera. Berria - Mundua   2004-02-04

Inkestak kaleratutako emaitzak. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Israelgo Yediot Ahronot egunkariak atzo ezagutarazitako inkestaren arabera, herritarren %65ek sostengatzen dute plana eta %26 kontra daude. Berria - Mundua   2004-10-27

Dakiguna ere da, inkestak salaturik, % 70-ak ez duela deus aldatu nahi, % 18-ak aldiz bai, % 12-ak ez duela bere iritzia emaiten. Herria   2005-02-10

Inkesta guztiek argi erakutsi dute irabaziko duela, baina, inkestak ez dakigu noraino diren sinesgarriak. Berria - Harian   2005-05-05

Azken inkestek lehen postuan jartzen zuten Alderdi Sozialista. Berria - Mundua   2004-06-10

Inkestek hamabi eta hamabost diputatu artean ematen dizkiote Likudi. Berria - Mundua   2006-03-28

Inkestek besterik adierazten dute. Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Hala diote inkestek. Herria   2005-04-28

Inkestek diotenez, ezkerrak bozen %39,5 jasoko du eta eskuinak %36,5. Berria - Mundua   2004-06-12

Oleg Malishkin eskuineko ultranazionalistak bakoitzak botoen % 10 ere ez dituztela eskuratuko iragartzen dute inkestek. Berria - Mundua   2004-03-14

Inkestek alde txikia erakusten dute bi alderdien artean. Berria - Mundua   2006-04-09

Oposizioak agindutako inkestek ere Chavez hilaren 15eko erreferendumeko garailetzat jotzen dute. Berria - Mundua   2004-08-08

Inkestan parte hartu zuten emakumeen %17k onartu zuten nahi gabe haurdun geratu zirela 16 urte bete aurretik. Berria - Gaiak   2006-02-03

Konfiantzari buruzko inkesten manipulazioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 110. orr.

Inkesten emaitzekin. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 180. orr.

Hauteskundeak aurreratu behar dira, egoera politikoa ikusita ez daukagu beste irtenbiderik; eta gainera inkestak gure alde daude. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 147. orr.

Foto-inkesta zen batez ere buruko minik gehien sortzen ziguna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 13. orr.

2 (izenondoekin)

Inkesta kuantitatiboari inkesta kualitatiboa ere gehitu dio. Berria - Harian   2005-09-18

Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 222. orr.

Azpienplegu hori ez da agertzen langabezia-mailari buruzko inkesta ofizialetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 138. orr.

Boto asmoari buruzko asteroko inkesta. Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Bezperako inkestek aurreikusi eta atzo egiaztatu zena. Berria - Mundua   2006-03-29

3 (egin aditzaren objektu gisa)

Kanpaina haren barruan, inkesta egin zuten Aralarko Mikel Donea ikastetxeko ikasleen artean. Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Inkesta euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eginen da, buruz buruko elkarrizketetan. Berria - Kultura   2004-10-06

Egin ezazu inkesta bat Baionan edo Iruñean, ea zer esaten dizuten. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 107. orr.

Europako hizkuntzez inkesta egin zuen enpresa bera. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Ez da ulertzen zergatik agindu zuten inkesta egitea, herritarren ordezkariek iritzia aurrez emana bazuten. Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herri osoko inkesta egiteko asmoarekin jarraitu baitzuen. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Inkesta egiteko 4.000 pertsona pasa galdekatu dituzte Euskal Herrian. Berria - Harian   2005-09-18

Eusko Jaurlaritzak inkestak egin zituen mahairik mahai, sistema berriaz boto emaileek zuten iritzia jakiteko. Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Jada ez dituzte inkestak egiten, Gobernuari komeni ez zaiolako. Berria - Mundua   2004-11-17

2003ko urrian AEBetako Estatu Departamenduak egindako inkesta baten arabera. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 58. orr.

Euskararen egoeraz egin inkestaren emaitzak plazaratzean. Herria   2004-04-08

INRA agentziak eginiko inkesta baten arabera, flandestarren %84k Belgikaren barruan segitu nahi dute. Berria - Mundua   2004-10-23

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

CIS inkesta etxearen arabera, joan den martxoaren 11ko atentatuek «eragin zuzena» izan zuten handik hiru egunera egin ziren hauteskundeetan, Espainiako hautesleen %28,5en boto asmoan. Berria - Mundua   2004-05-07

Ezkerrekoek eta eskuinekoek, liberalek eta kontserbadoreek, inkesta enpresek eta komunikabideek galtzailetzat jo dute Kerry aldez aurretik. Berria - Mundua   2004-10-02

Inkesta elkarteek uko egin diote boto asmoaz azterketa egiteari. Berria - Mundua   2004-01-04

Inkesta orriak banatu. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 31. orr.

Harridurarekin jakin dugu gertakari horri buruzko inkesta batzorde proiektu bat baztertu dutela abenduaren 19-an Bruselan. Herria   2003-02-13

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egiten zuen Soziolinguistika Inkestari zegokion Nafarroako azterketa. Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Iritzi inkestek erakusten dute estatubatuarrek ez dituztela musulmanak lurralde musulmanean borrokatu nahi. Berria - Mundua   2006-01-20

Nortasun-inkesta moduko bat betearazi zigun. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 31. orr.

Gehien kontsumitzen diren izozki moten gaineko kale-inkesta-super-interesgarria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

168 diputatu eman die barne-inkesta batek. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

CIS inkesta gobernuzalearen datuak. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Soldata-Egitura Inkestak agerian utzi du Nafarroako gizonezkoen urteko lansaria emakumezkoena baino 6.537 euro handiagoa dela. Berria - Ekonomia   2004-07-23

Barne Mediku Egoiliarrek ospitale zerbitzuetan jasotako prestakuntzaren ebaluaketa-inkestaren azterketa estatistikoa. Berria - Euskal Herria   2004-07-09

6 ipar auzitegi ikerketa.

Inkestak abiatu ziren ohi bezala. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 160. orr.

Auzitegiak ez zuen bere inkesta ongi egin. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 97. orr.

Armand Riberolles eta Christophe Seys, orduan Baionan juje zirenek salatu dute, argi eta garbi, nolako traba ukan dituzten inkesten egiteko. Herria   2001-03-08

Polizi inkestaren arabera, autodun norbaiten laguntza ukan zukeen Lopez de Lacallek. Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Emeki emeki, Florence Larrieu jujeak segitzen du inkesta eta, azkenean, mintzatzen hasten dira gehienak beldurrik gabe. Herria   2001-06-28

Lille-tik dator polizia gazte bat eta haren inkestari esker sartzen gara hiri hartako ustelkerian. Herria   2003-03-13

Bastidako jandarmek inkesta egin beharra omen dute. Herria   2003-05-08

Beraz, kasketadunak eta kasketagabeak beren inkesten egiten ari zirelarik, argazki, marrazki, grabatze, neurketa eta abar, teknika berri guziak baliatuz, […]. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 166. orr.

Eleberri beltzaren lege narratiboak segituz, inkesta baten giroa izan zitekeen batzuetan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 36. orr.

Noiztenka, gorputz bat aurkitzen zen Errobi gainean zihoala, baina alferrik ziren inkestak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 194. orr.

Iparrekopaetako bidea lekuz aldatzea Kristofe Legagnoak galdeginik, inkesta bururatua zen eta kontseiluak onhartu du aldaketa hori. Herria   2001-05-17

7 ipar ikerketa.

Inkesten arabera ez da dudarik Al Qaida dela hobenduna, hilak 200 baino gehiago direla. Herria   2004-03-25

3 nobeletan Amaia Ezpeldoi emazte detektibearen inkestek Bretainia, Parise eta Herri Urratsera eramanen dituzte irakurleak. Herria   2001-07-12

Bere inkesta egin zuen hitz horren jatorriaren ezagutzeko. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 40. orr.

Hori guztia oso arrazoizkoa zen: errazagoa da bataio-erregistroetara jotzea Petiri Pauloren seme den jakiteko, hori inkesta luze baten bidez frogatzea baino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 246. orr.

Eskerrak behar zaizkie eskaini filma egileei, Arthur Mac Caig eta Sylvie Garat-i, behar den bezala egin baitute inkesta, mintzaraziz egiazko lekukoak, parte hartu zuten batzu hala nola Lopez Carrillo edo Perote esplikatzen zutela nola hautatuak ziren hiltzaileak eta nola pagatuak ere. Herria   2001-03-08

8 inkesta publiko ipar

Sarako Herriko Etxeak adiarazten du inkesta publiko bat izanen dela hilabete batez Lezeko Harrobiaz. Herria   2003-12-25

Negu honetan inkesta publikoa iragan eta, primaderan trenkatuko du auzia herriko kontseiluak. Herria   2003-10-23

Azken kasu huntan herriak galdeginen du inkesta publiko baten egitea eta gero kontseiluak ondotik beharko du trenkatu. Herria   2002-09-12

Inkesta publikoaren txostena ez da oraino agertua bainan kontrakoek aldarrikatu dute afera hortan jarraitzen badu auzitegi admistratiborat itzuliko direla Herria   2005-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

argitaratutako inkesta (6); azken inkesta (6); egindako inkesta (26); eginiko inkesta (10); euskararen inkesta (4); hiru inkesta (4); inkesta egileek (4); inkesta egin (31); inkesta egiteko (4); inkesta egiten (5); inkesta etxeak (5); inkesta gehienek (5); inkesta guztiek (11); inkesta publiko (10); inkesta publikoa (9); inkesta soziolinguistikoa (7); inkesta soziolinguistikoak (6); inkesta soziolinguistikoaren (5); iritzi inkesta (4); kaleratutako inkesta (5)

argitaratutako inkesta baten (5); egindako inkesta batek (4); egindako inkesta baten (18); eginiko inkesta baten (6); inkesta bat egin (13); inkesta baten arabera (54); inkesta egin zuten (4); inkesta horren arabera (4); inkesta horren emaitzak (4); inkesta publiko bat (6)

azken inkestan (4); azken inkestaren (8); azken inkestaren arabera (5); egindako inkestak (5); egindako inkestan (5); egindako inkestaren (13); egindako inkestaren arabera (11); eginiko inkestaren (4); emandako inkestaren arabera (4); inkestak agerian utzi (4); inkestak egin (4); inkestak erakusten (4); inkestaren arabera (70); inkestaren emaitzak (22); inkestari erantzun (4)

azken inkestek (11); diote inkestek (13); egindako inkestek (5); ematen diote inkestek (3); inkestei jarraiki (3); inkestek diote (9); inkestek diotenez (5); inkestek erakusten (10); inkestek erakusten dute (4); inkestek erakusten dutenez (4); inkestek iragarri (3); inkestek iragartzen (3); zioten inkestek (3)

azken inkesten (35); azken inkesten arabera (30); azken inkestetan (3); egin inkestetan (4); egindako inkesten (6); egindako inkesten arabera (5); egindako inkestetan (4); inkesten arabera (133); inkesten emaitzak (4); inkesten emaitzek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus