Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizagauza iz adkor gizakia; giza jarduera.

Baina ba al da hirietan -gero eta inguru zabalagora hedatzen diren hirietan- jende dei daitekeen gizagauzarik?, ba al da gizabanako birtualen multzoaz bestelakorik? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 165. orr.

Giza joera naturala da, "beti" egiten dena edo egin beharrekoa, zorriei eta Txirritaren andregaiaren arkakusoei "bizia kentzea", eta hargatik sar liteke arkakuso- edo zorri-hiltzea gizagauza arautu, jakin, arrazoitu edo zertarakodunen zakuan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 110. orr.

Bestalde, gaitzen bategatik edo, animaliari bizia kendu beharra dagoenean, gizakiak akabatu egiten du animalia hura, ez hil: gizagauza arrazoitua eta nahi dena izango da, baina ez zertarakoduna, animalia hura ez baita ezertarako. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus