Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

permanente 1 iz ile kizkurtze iraunkorra.

Ile gaztaina-koloreak bi edo hiru urte lehenago modan zegoen permanente eran orraztuak. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 22. orr.

Pia sarri joaten zen Gruarora, erosketaren bat egitera zela, ile apaintzailearengana zela, permanentea egitera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 196. orr.

Neskak itxura ona ematen zion lehengusuari, galtzerdi transparenteak jantzita joaten baitzen beti eta permanentea egiten baitzuen ilean. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 224. orr.

· 2 izond iraunkorra; erakunde batean, erakunde horren administrazioko soldatapekoa.

Herri Taldeak-eko zonbaitzuk deliberatzen dute errepresioaren kontrako talde permanente baten egitea: EKB (Errepresioaren Kontrako Batzordea) sortzen da. Herria   2004-06-10

Begirale tekniko permanente bat. Herria   2004-11-18

Mugagabeko permanente lan kontratua (CDII). Elkarteko Mixel Bernadet permanentearen laguntzarekin, hitzordu bat eskatu dio Assediceko buruari. Herria   2004-11-18

Battittu Coyos xiberotarra ginuen hiru urte hauetan Kontseilu Nagusiko euskararen permanentea Bayrou departamendu buruak izendaturik kargu hortan. Herria   2003-07-17

Deus obrarik egin gabe han hasi dira lanean 5 permanenteak. Herria   2001-06-21

Tente egoteko gauza ez den ileari permanentea egiten zaion bezala, pertsona eroriari ere nortasun permanentea ematen dio estatuak opari. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 252. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus