Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sekuoia 1 iz pinuaren ordenako zuhaitza, jatorriz Kaliforniakoa, guztiz handia, 150 metroko garaiera iritsi dezakeena (Sequoia sp.).

"Munduko izaki bizidun zaharrena" ikustera joan gara gero, hiru mila urte inguru omen dituen sekuoia. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 386. orr.

Yosemite parkeko sekuoiak. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 283. orr.

Ni isilean geratu naiz sekuoia tantai bat besarkatu ezinik. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 282. orr.

Ez dakit [...] nire bihotzean erne den zuhaitz aldaxka asko ala gutxi haziko den, bonsai bat bezain ttiki ala hemengo sekuoiak bezain sendo eta garai haziko den. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 275. orr.

Gazte haien artean Landau nagusitzen zen, sekuoia bat bitxiloreen artean bezala. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sasiak ikusi zituen sekuoia egurrezko hesiaren ondoan haziak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus