Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matxinada 1 iz agintaritzaren aurkako herri nahasmendua edo talde jakin baten jazarraldia. ik matxinaldi.

1916ko Dublingo Matxinada Pazkokoa eredu bihurtu zen aberrianoentzat. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 136. orr.

Nire ustez, garbi dago Clichykoa matxinada dela, orain dela 20 urtetik gidoia ezagutzen dugun matxinada. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 86. orr.

Dena den, protesta ekintzak dira eta ez matxinada bat. Berria - Mundua   2004-02-17

Gizarteko dogmen kontrako errebeldiatxo bat sumatzen zaio hor, matxinadarako deirik gabe, jatortasun galdu baten mina sentituko balu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 27. orr.

Dohok eskualdera joan nintzen lan bila; han, kurduen matxinadaren aurretik, ez zen turistarik. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 77. orr.

Matxinadak huts egin, eta jenerala iparraldera bidali zuten deserrira. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 210. orr.

Sibak David erregeari gaztigatu zion Mefiboset bere aurkako matxinada prestatzen ari zela. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Gerrilla maoistak duela zortzi urte abiatu zuen monarkiaren kontrako matxinada. Berria - Mundua   2004-11-19

Teheranek sustatu duela Al Sadren jarraitzaileen matxinada. Berria - Mundua   2004-08-29

Bere dirua, bere dirua hain garbi irabazia, matxinada antolatzeko eta ordaintzeko erabiltzen ari ziren! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Kurduen 28 matxinada zapaldu dituzte, baina beti altxatu gara berriz. Berria - Mundua   2004-07-14

Demokraziaren aldeko matxinada bat eragozteko. Berria - Harian   2005-01-29

Parisko Komuna delakoaren matxinadak zirrara nabarmena eragin zion. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 158. orr.

Matxinadan parte hartu zuten 19 presok funtzionarioen torturak jaso zituztela dio Generalitateak. Berria - Mundua   2004-07-01

Obedientzia ukatzea matxinadatzat har zitekeela gerra-garaian, eta matxinada heriotzarekin zigortzen zela, fusilatze-pelotoia bitarteko. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 119. orr.

2 (izenondoekin)

Argudiatzen dutenez, Irakekoa matxinada nazionalista bilakatu da, eta, beraz, ezingo da bide militarretik zanpatu. Berria - Mundua   2004-05-23

Uztailaren 18ko matxinada faxista. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 24. orr.

Hauteskunde hauek «matxinada demokratiko baten hasiera» izan behar luketela. Berria - Mundua   2006-01-24

Matxinada zapatistaren hamargarren urtemuga-ekitaldiak zirela eta. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 105. orr.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak 1994. urteko urtarrilaren 1ean Chiapasen egin zuten matxinada indigenen historiaren pasarte garrantzitsuena. Berria - Mundua   2004-01-02

Harreman arriskutsuak, 1986. urtetik bederatzi matxinada militar pairatu dituen herrialdean. Berria - Mundua   2004-05-12

Plataforma demokratikoak argi esan du Haitin azken asteotan sorturiko matxinada armatuekin ez daukala zerikusirik. Berria - Mundua   2004-02-15

3 irud/hed

Boterearen gezurraren kontrako herritarren matxinada demokratiko eta baketsua. Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Emakumearen matxinada gisako hura baliaturik, amodio berri bat bilatu zuen, ezkon bizitza berri bat. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 178. orr.

Bihotz Bakartien Klubak, Larrabetzuko talde literaturazaleak, irakurlearen matxinada aldarrikatu zuen duela urtebete. Berria - Kultura   2004-11-26

Bizardunak eta ilean txirikordak zituzten bi neskak matxinada bat antolatu zuten. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 150. orr.

Inoiz ez da berandu irudimenaren matxinada abiatzeko. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 145. orr.

Gure artean ere izan da matxinada poetikoaren beharraz mintzatu denik (Bernardo Atxaga eta Fermin Muguruza). Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dorre asko zen Erdi Aroko Erroman, eta haietan babesten ziren alde batekoak eta bestekoak maiz gertatzen ziren matxinada-aldietan. bi alderdiek kontrolatutako matxinada prozesu bat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 683. orr.

Kroazia estatu baten aurkako matxinada eredu klasikoa da... Berria - Harian   2006-03-12

Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 144. orr.

Matxinada-giroko marmarra bizia zegoen gelan osoan, eta are bekozko ilunagoaz begiratu zien McGonagall andereñoak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 238. orr.

Baina hala ere matxinada-egoera etengabean egon behar du errepublikak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 237. orr.

Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 58. orr.

Inoiz ez da egin, aldiz, matxinada ahaleginen kronika. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 61. orr.

Matxinada-konturik, batere ez! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 79. orr.

Beste egun eta erdi bat behar izan nuen Herberti han matxinada-arrastorik ez zegoela sinestarazteko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 80. orr.

Ez da hor subertsio eta matxinada-gogo berezirik aurkitu behar. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-matxinada batek bota zituen Erromatik Honorio III.a eta kuria. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 244. orr.

Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera. Txillardegi   «Putzu» - 199. orr.

6 matxinada egin

Taldearen sortzaile Nur Misuari autonomiaren gobernadore jarri zuten, baina 2001ean matxinada egiten saiatu zen eta kartzelan dute geroztik. Berria - Mundua   2004-05-12

Juduek lehenik seleukotarren eta gero erromatarren gobernuaren aurka [...] hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 81. orr.

· irud/hed Monakok, Chelseak, Deportivok eta Portok matxinada egin dute final-laurdenetan, eta faboritoak kanporatu. Berria - Kirola   2004-04-09

7 matxinada piztu da/du ad

1956: matxinada nazionala piztu zen tropa sobietarren aurka. Berria - Mundua   2004-04-29

Eta, halako batean, hartzekodunen aholkuei jarraituz, goruen suntsipenak eragindako zuzeneko eta zeharkako kaltetuei ematen zitzaizkien diru-sariak bertan behera utzi ziren; biharamunean matxinada piztu zen hiriburuko eskulangileen auzoan, hurrengo urteetan ohiko bihurtu zirenen aitzindari. -Matxinada piztu duk! Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 20. orr.

Matxinada piztu zen kartzelan ere izan ziren. Berria - Harian   2005-05-19

Hauek argi utzi diete okupazio indarrak xiitentzat leku sakratua den Najafen sartzeak herritar gehienen matxinada piztuko lukeela. Berria - Mundua   2004-05-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus