Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

Inkisizio (orobat inkisizio g.er.) iz antzinako eliz auzitegia fedearen kontrako hutsak zigortzeko sortua. ik ofizio 8.

Nork sinetsiko luke garai batean izan zela Inkisizioa baino auzitegi izugarriago bat, eta auzitegi hau Karlomagno berberak ezarri zuela? Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Espetxetik, gutun bat bidali zion Erromako Ofizio Santuari -Inkisizio beldurgarriari, alegia- aita salatuz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 290. orr.

Gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 45. orr.

1600, Giordano Bruno-ren heriotzaren urtea, filosofo "heretiko" hori izan baitzen Inkisizioak kiskalitako azkena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 75. orr.

Inkisizioak hamaseigarren mendean komisarioa zeukan Bermeon. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 64. orr.

Inkisizioak 1774ko ekainaren 20an debekatu egin zuen liburua irakurtzea, baina liburuari baimena ematen jarraitu zuen Gaztelako Kontseiluak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 15. orr.

Sanbenito: inkisizioak zigor gisa inposatzen zuen ikurra, jantzita eramateko. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 115. orr.

Bisigodoen kodeari zor dizkiogu egungo inkisizioaren arau, printzipio eta ikuspegi guztiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 193. orr.

Inkisizioaren epaiketa ekarri nuen gogora, eta hartatik abiatuta nire benetako egoeraren berri izaten saiatu nintzen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 99. orr.

Eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko, bere epaile naturalaren, hau da, Aita Sainduaren beraren aitzinera. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 23. orr.

Itxaropena zen, oinaze estiran gailentzen den itxaropen hori, Inkisizioaren leotzetan ere heriotzara kondenatuei belarrira mintzatzen zaiena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 110. orr.

Inkisizioaren odol-egarriak luzeak ditu atzaparrak eta zorrotzak hortzak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 56. orr.

Inkisizioa Europan ezarri zuenaren eguna da. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aulki elektrikoaren inspirazio iturri nagusia inkisizio garaiko galdeketa aulkian dago ziur aski. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 99. orr.

Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak, bazuten zer ikustekorik zilibitu, firulin edo danbolinarekin. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 35. orr.

3 ikerketa; galdekatzea.

Denbora nolabait pasatzearren egiten zidan itaunketa, ni bere dotrinan leziatzearren eta bere buruari haize ematearren, inolako inkisizio-asmo benazkorik gabe: bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 179. orr.

Auzi penala erruztatuaren aitorpena lortzera bideratzea, inkisizio-prozedurak erabiliz. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 8. orr.

Prebentzio orokorraz, edo inkisizio-auziarekin amaitu beharraz. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus