Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

selektibo 1 izond hautaketa egiten duena, hautaketaren ondoriozkoa.

"Komunikazioan heztea" irakasgaiaren helburua ez da kazetariak sortzea, baizik eta, gaztetxoenek masa-hedabideen bitartez jasotzen duten mezuaren jabetze selektiboa ahalbidetzea. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 124. orr.

Protekzionismo selektibo batek [...] zergez salbuesten zituen industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 37. orr.

Betiere selektiboa da oroimena, nahi duena gomutan hartu eta nahi duena ahazten du. Berria - Gaiak   2004-05-05

Artikulu eta liburuetan bibliografia selektiboagoa etorri ohi da, testuan esplizituki aipatzen diren liburuak bakarrik sartzen baitira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 374. orr.

Ordura arte ETAren ekintzak oso selektiboak izan ziren, gaur ulertezina iruditzen zaigun arren borroka armatu on eta txarraren artean bereizten baikenuen. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 31. orr.

Atzerriko enpresek Errusian inbertitzeko konfiantza ahuldu daiteke araudia betetzerakoan gobernuak irizpide selektiboak erabiltzen dituelako. Berria - Ekonomia   2004-07-11

Zerbaitek esaten dit ez naizela sadikoa; esan dezagun, normalean, sadiko selektiboa naizela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 102. orr.

Israelek 'eraso selektiboak' egiten segituko duela berretsi du; Gazan bi ekintzaile hil ditu tiroz. Berria - Mundua   2006-02-25

Israelgo Armadak gutxienez hiru palestinar hil eta hainbat zauritu zituen atzo Gazan, hilketa selektiboetan. Berria - Mundua   2004-02-29

Potzoloren gorreria selektiboa: sekula ez nire punttak entzuten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 247. orr.

2 gaikakoa.

BAMek hondakinen bereizketa selektiboa sustatzeko kanpaina abiatuko du. Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Ez dute hondakin organiko ugari sortzen dituztenen zabor bilketa selektiboa egiten, ez dute beharrezkoa den konpostgintza planta eraiki, ez dute zaborra jasotzeko inolako aterik ateko zerbitzurik jarri. Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Herritar bakoitzak modu selektiboan 81,88 kilo zabor bildu zuen iaz. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilketa selektibo (3)

eraso selektiboak (5); hilketa selektiboak (12)

hilketa selektiboen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus