Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matxismo 1 iz gizona berez emakumea baino gehiago dela uste duenaren jarrera eta pentsaera.

-Ez duzue erdibiderik: beti negarka matxismoa dela eta ez dela, baina gero, gizonkerietan aritzen ez zaizuena, to, homosexuala! Matxismoa dago indarkeriaren atzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 245. orr.

Matxismoa jarrera bat da, emakumea gizonarekiko gutxisten duena; emakumeen aurkako indarkeria jarrera bat baino gehiago da, guztiz lotuta egonik ere. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Nik uste dut homofobiak matxismoarekin zerikusi handia duela. Berria - Harian   2005-04-22

Matxismoa bera machoen kontra itzuli zen, matxismoak berak gizona preso sartu zuen bere baitan, ezin dute negarrik egin, ezin zaie bigundu, ezin dira kikildu, ezin dute laguntzarik eskatu. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 72. orr.

Matxismotik apur bat eta arrazismo txorrotadatxoa. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Matxismo puntu bat ere bazuen galderaren tonu harridurazkoak: gizon bat espero zuen hariaren beste aldean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus