Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiestate (orobat majestate g.er.; Hiztegi Batuan maiestate agertzen da) 1 iz Jainkoaren, erregeen eta kidekoen handitasun gurgarri eta ohoragarria.

Maiestate gorenaren aurkako krimenak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 58. orr.

Errebeldeei, traidoreei eta maiestate gorenaren aurkako bekatua egin duten guztiei. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 212. orr.

Ene maiestate erregina laztan horrek. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 82. orr.

Aditz hau Jainkoari buruz erabiltzen den guztietan, Haren maiestatearen iraunkortasuna adierazten du. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 72. orr.

Bere Maiestate Errege jaunak ere ezingo du. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 150. orr.

Atzo arratsaldean Bere Maiestate Enperadoreak sarrera publikoa egin zuen Tullerietan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 85. orr.

Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 147. orr.

Huraxe zen, dudarik gabe, izaki nahigabetuaren deiadarra Jainkoaren maiestatearen aurrean zehatz, xehetasunik txikienarekin adierazten zuen doinua. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 62. orr.

Bere Maiestate Tsarra bera zaintzen dut. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 108. orr.

-Eta duke handiak, berorren maiestatearen anaiak, Irkutsk probintzian isolaturik, ez du jada harreman zuzenik Moskurekin? Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 45. orr.

Maiestatearen gobernuko defentsa eta atzerri politikei. Berria - Mundua   2004-02-27

Gero, ingelesak iritsi ziren, eta orduan hango Maiestate Graziosaren mendeko bihurtu zuten nire aitona. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 5. orr.

Giza irizpide hutsalari kasu egiteagatik Jaungoikoaren maiestate izugarriaren ardurapetik ateratzen ausartuko bagina. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hasierako piezak [...] ezin hobeto murgiltzen gaitu ikuskizunak behar duen maiestate giroan. Berria - Kultura   2004-03-30

· Damu zuen hain larriki bekatu egin izana eta Jainko maiestatearen begiak iraindu izana. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 185. orr.

3 (deikietan)

Musikaz mantsotuko dut, Maiestatea, Orfeok piztiekin egin zuen bezala. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 26. orr.

-Ene Maiestatea, ohore handitzat dut berorren proposamena eta jakin beza pozarren onartzen dudala. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 144. orr.

-Maiestate, plazer badu berorrek, geure kokalekura joango gara. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 110. orr.

-Maiestate, opari horiek berorren alabarentzat ezin egokiagoak dira -Maiestate, hiltzeko arriskuan dagoen gizon bat bistatu dut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 219. orr.

-Arren, Maiestate, ez nazazue hil. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 33. orr.

-Barka nazala berorren maiestateak!... -erantzun zuen polizi buruak zezelka. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 46. orr.

Bere maiestateak plazer badu, kirol-ordua dut nik oraintxe. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 217. orr.

4 lesa maiestate

Lesa maiestateko kasuetan bakarrik erabiltzen zen konfiskazioa. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Ingalaterran, lesa maiestateko traizioa gertatzen zenean, egotzitakoari sabela ireki, bihotza atera eta berarekin ezpainak igurzten zitzaizkion; gero sutara botatzen zen. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Honela, lesa maiestateko krimenetan, erregea egiten zen ondasun guztien jabe, errudunaren seme-alaben kaltetan. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere maiestate (5); maiestate gorenaren aurkako (12)

bere maiestatearen (3); berorren maiestatearen (4)

lesa maiestateko (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus