Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matxista izond matxismoari dagokiona; matxismoaren aldekoa.

Garai hartan feminismoak berebiziko indarra hartu zuen, eta ez zen batere arraroa emakume zenbaitek bikotea antzarak ferratzera bidaltzea, beste emakume batekin bizitzen jartzeko, beren jarrerarekin koherenteagoak izateko eta gizarte matxistatik beren burua hobeto babesteko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 199. orr.

Emakumea baztertzen duen gizarte matxista dago indarkeriaren atzean. Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Irizpide matxistak barru-barruan sartuta dauzkagu eta zaila izaten da horiek guztiak azalaraztea. Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Emakume askok jasaten dituzte zuzeneko erasoak, baina gehiago dira jokaera matxistak jasan behar izaten dituztenak... Berria - Harian   2006-03-09

Alde batera utziko balu bere harrokeria matxista, arazoa berez konpontzen joango litzateke. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 214. orr.

Ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu. Jon Alonso   «Euskal karma» - 19. orr.

Gizon arrunta da, garai bateko venezuelarren izateko era gordetzen duena: matxista handia, etxe-maitea, auzoan errespetua lortzeko borrokalaria, mendeku zalea... Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 95. orr.

Oso matxista baita futbol-mundua. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 194. orr.

Txiste hori %100 matxista edo %100 feminista izan daiteke. Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Matxista baitut nik andrea. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte matxista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus