Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lertxun1 iz makalaren antzeko zuhaitz azal-leuna, haizekirriaren eraginez dardaratzen diren hosto txorten-luzeak dituena (Populus tremula).

Basoa are sarriago bilakatu zen: lertxun eta makalez gain, urkiak ere agertzen hasi ziren, eta, handik gutxira, oihan itsua zuten inguru guztian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 423. orr.

Rue de Verrièreseko lertxun batzuek erdi ezkutatzen duten hiru solairuko jauregitxoaren aurrean."Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 106. orr.

Artzain anitzek milaka eta milaka mezu, izen eta data utzi dituzte lertxunetan irarriak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 62. orr.

Lertxun orrikarazko koroak aurkitu izan dira Mesopotamiako hilkutxetan ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 370. orr.

Lertxun baten milaka hostoak gau-tximeleta zaurituak bezala ikaraz haizea abarren artetik lerratzen delarik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 228. orr.

Bere burua koroatzen zuen lertxunaren zein orrikararen zarba eta hostoekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 369. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lertxun hostoa baino ikarago. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus