Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizakume 1 iz gizakia.

Zerua da guztion aita eta ama lur elikatzailea, handik isuritako ur tantak hartzean ernaldua, uzta gardenez, zuhaitz mardulez eta gizakumez erditzen da, piztien enda guztiez erditzen da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 153. orr.

Gainontzeko animalia guztiek auria egiten ditek, ulua, marrua, baina hori gizakumearen oihuaren parekoa duk, minak edo beste sentimen bortitzen batek eraginda nahigabe botatakoa. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 37. orr.

Minak gizakumeari intimitate guztia kentzen diola pentsatu zuen, min hori pasatzeko besteen beharra daukagun piztia bakarrak garelako. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 341. orr.

Zerbait ezberdina, harrigarria egin ezinda gelditu garen gizakume saldoak tarteka "hori" norbaitek egin duela esaten du, benetan geu ere gai izan ginela sinets dezagun. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 124. orr.

Kantentzat gizakume oro da zuzen jokatzeko gai. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 201. orr.

Zer kezka ziztariek eta nolako beldurrek ez ote dute urratzen irritsaren mende dagoen gizakumea! Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 311. orr.

2 gizasemea.

Eta nola, zahar, adineko, sasoiko eta gazte, gizakume eta emakume, suaren inguruan pasatzen duten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizakume bat (3); gizakume eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus