Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mauka2
1 mauka-mauka adlag jateari buruz mintzatuz, gogoz, jan eta jan.

Ongi heziak legez, aurrera ekartzen dizutena jan; ez jan mauka-mauka, nazka emateko moduan. Elizen arteko biblia   Si 31,16

Bufalo-gizon deitu eta poliki hitz egin zieten gatibuei, ahia mauka-mauka jaten eta kateak astintzen ari zirenei. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 160. orr.

Bürgeren baladaren egokipena irakurtzen hasi nintzen ni, mauka-mauka jateari ekiten niola. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 24. orr.

Gizonen antzera jan zuten, mauka-mauka eta buru-belarri. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 249. orr.

Mauka-mauka bere hirugiharra jaten hasi zen ahalik eta bizkorren, Dudleyri mahaia iraultzea bururatzen bazitzaion ere. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mauka mauka (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus