Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orfiko 1 izond/iz Orfeok sortu omen zuen greziar erlijioari dagokiona.

Demostenesek kontatzen du nola lohiaren bitartez purifikatzen zituzten iniziatuak, misterio orfikoetan; proteikoak, eredu berean, gaizkiaren bitartez purifikatzen saiatu ziren. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 141. orr.

· 2 iz erlijio horren jarraitzalea.

Platon da Mendebalde osoarentzat filosofian, moralean, erlijioan, gure kultura komunean, oinarrizko bilakatu den gizakiaren ikusmolde dualistaren ezarle eta finkatzaile filosofikoa -ez dateke bera asmatzailea, orfikoengandik ikasia baituke-. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus