Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

semantika 1 iz hitzen esanahiaz diharduen hizkuntzalaritzaren adarra; ikurren eta dagozkien gauzakien arteko harremanen azterketa.

Lexikologia eta Semantika irakatsi ditu. Berria - Kultura   2004-05-29

Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 145. orr.

Semantikan adituek badute zer azterturik hizkera ekonomikoan, non terminologia emozionala den nagusi. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 24. orr.

Sistema postidealisten jarrerak elkartuz doaz, bai filosofia anglosaxoian, bai filosofia kontinentalean: hizkuntzaren aldetik, sintaxia, semantika eta pragmatika bateratzen hasi dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 92. orr.

Arretaz ibili behar da Semiologia, eta esanahi aldaketak aztertzen dituen zientzia, Semantika alegia, ez nahasteko. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 281. orr.

Etimologiak hitz bat aztergai hartzen duenean, fonetika, morfologia, semantika eta abarretik hartuko ditu aldizka hitz horren azterketarako behar duen guztia. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 232. orr.

Zelula-masatxo horrexen barruan daude algebra eta musika, sintaxia eta semantika, geometria eta kontrapuntua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 151. orr.

Euskal Herria 2050. urtean irudikatzea, irudimena nahiz etorkizunerako semantika osoa eraikitzeko gonbidapena luzatuz. Berria - Kultura   2004-06-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik semantiko.

Semantika-hausnarketa sistematikoak. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 145. orr.

Teoria hau iker-alor erabat formala izango dela agintzea erraz batera daiteke semantika-teoria paralelo batekiko bilbatze iradokitzaile eta esanguratsuak izan ditzan nahi izatearekin. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 140. orr.

Erreferentziaren oinarrizko semantika prozesuaren kasu bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 189. orr.

Hizkuntza naturalek egiten dituzten semantika eta sintaxi bereizkuntzek mundu naturalaz egiten diren bereizkuntza desberdinak islatzen baitituzte. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 124. orr.

Semantika irakasle zenetik hasita Eguzkitzaren ibilbide emankorra ekarri zuen gogora Fernandezek. Berria - Kultura   2004-10-07

3 (logikan)

Aurkez dezagun orain logika honentzako semantika. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 148. orr.

Semantikako kontzeptuen formulazioa errazteko definizio batzuk behar ditugu lehenago: xi aldagaiak azalpen lotua izango du formula batean, •xi edo •xi adierazpen kuantifikatuaren eraginpean baldin badago. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 148. orr.

Egiazkoa eta faltsua egia-balioak 1 eta 0-ren bidez adierazten baditugu, proposizioen logikaren semantika sinbolikoki honako taula honen bidez adieraziko genuke: [...]. Beste logika batzuk sortu dira baldintzatzaile desberdinak edo baldintzatzailearentzat beste semantika batzuk definituz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 145. orr.

Defini dezagun errekurtsiboki semantika, konektatzaile horiek dituzten formulentzat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 144. orr.

Ez da kontuan hartzen formulen esanahia, hori semantikan azaltzen den kontzeptua baita. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 142. orr.

Mundu posibleen semantikak Fregeren zentzu kontzeptuaren pareko den bat darabil: termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 134. orr.

Behin hizkuntzarentzako interpretazioa definitu eta gero, semantikako kontzeptu nagusiak definitzen has gaitezke, hala nola: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, etab. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 149. orr.

4 esanahia.

Ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 14. orr.

Hau ez da semantika kontu hutsa. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Alkate hitzak semantika zabala izandu du gizaldietan barrena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 56. orr.

Semantika ugaria eta sorburu iluna du tobera hitzak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 278. orr.

Krisialdiko egoera soziopolitiko aldakorretan ohiko adieren eta terminoen semantika nola aldatzen den. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 40. orr.

Hiztunak esapideak sortzeko eta bere gramatikakotzat ezagutzeko duen gaitasunak ez du zerikusirik esanahiarekin (semantikarekin). Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal semantika (3); hitzaren semantika (4)

sintaxiaren eta semantikaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus