Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizalege 1 iz gizartean bizitzeak ezartzen dituen jokabide arauen begirunea. ik gizabide; jendetasun.

Oihaneko legea gizalege bihurtu dugu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 223. orr.

Larrua joz betetzen ditugu bakarrik naturaren legeak; eta hauek eragozten dituzten gizalege guztiek mesprezua baino ez dute merezi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 119. orr.

Bestela, gizalegeak agintzen duena betez, apur batean egon, eta gero joan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 155. orr.

Zarata pixka bat eginez ari dira jaten, gogotsu, serio, arretatsu: ez dute denborarik gizalegeak agintzen duen bezala jateko. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 109. orr.

Horren eraginez, ahaztu egin zitzaion aurrena etxekoandrea agurtzera joatea, gizalegearen arauek agintzen zuten bezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 243. orr.

Gizalegeak agindutako guztia ez da, ordea, hipokresia. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 166. orr.

Tropikoak collegean ikasitako gizalegea hondatzen ziek, legenak azala bezala. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 91. orr.

Bere ezkon-nebaren aurrean gizalegea urratu gabe nola joka zezakeen jakin nahi zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 301. orr.

Egoerak, dena dela, Kristinarekin begiz begi egitea eskatzen zuen eta horrela konplitu genuen gizalegea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 135. orr.

Arduradun politikoak gizarte zibilizatu batek berezkoa behar lukeen neurriaren zentzurik gabe aritu ziren; eguneroko jokabidea ez zen gizalegea eta forma demokratikoak zaintzea, ezpada zakarkeria, mehatxua eta gezurra. Berria - Harian   2005-03-19

Manera onak eta gizalegea alde batera utzirik, txanoa hartu eta etxetik irten zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 454. orr.

Ni baino zaharragoa izan haiz beti, eta zaharrei obeditzea duk gizalegea. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 96. orr.

Hori al da gizalegea, Triniti? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Bere hitzei irri-karkail ozen batzuekin eman zien azken puntua, eta nik ere -gizalege handiko, beti- aurpegiko giharrak behartu nituen, harekin batean barre egin ahal izateko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 44. orr.

Txitxikovek, gizalege handiz buru-makurtua egin, eskua zintzoki tinkatu, eta erantzun zion oso gogo onez beteko zuela beraren nahia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 34. orr.

Berak gizalege handiz erantzun zidan, adeitasun handiz, nire poemak ez zirela sobera onak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 168. orr.

Aspaldiko liskar hartan piztutako etsaigoaren garrak, gizalege britainiarraren elurren pean txingar bihurturik bada ere, bizirik dirau oraindik. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 173. orr.

Gizalege estuenaren mugetatik inola ere ateratzeke. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 173. orr.

Gizalege jatorra. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 171. orr.

Gizalege hotzez agurtu zenuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 28. orr.

ik beherago 5. 14033

Haren gizalege hotz eta automatikoan eta umore onean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 217. orr.

Gizalege zuri behartu batez diost Melena del Surreko daturik bat ere ez dutela. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 96. orr.

Gizalege finean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 105. orr.

Gizalege osoz. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 100. orr.

Han ikasten den itxurazko gizalege engainagarri, kolorge eta izotza baino hotzagoaren puska batzuk eskuratzera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 374. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bezero zahar bati horrela ateraino laguntzea, gau bat edaten pasa ondoren, tabernariaren gizalege kontu hutsa zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 194. orr.

-Idatz ezazu -esan nion nik, ezer galdetu ez bazidan ere eta gaur ere ezin ulertu dudan gizalege falta batez. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 198. orr.

Ez inon ez inorekin gizalege apurrik ez gordetzeko gutizia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 131. orr.

Eta gizalege eta esker on izpirik bazuen, joan zedila Graemetarren jauregira. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 17. orr.

4 (justizia-edo)

Giza duintasuna, bakean elkarrekin bizitzea, aberastasuna gizalegez banatzea, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, adierazpen askatasuna eta gizaki guztien eskubideak. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Pairatzen dutena izugarria da eta haien egoera jasanezina eta gizalegearen kontrakoa da. Berria - Gaiak   2004-09-29

5 gizalegez

Lehena, garrantzitsuena, gizalegez jokatzea. Joka dezagun gizalegez, etxe honetako inori kalterik egin gabe. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 155. orr.

Zer?... Jesus! Erantzun egin beharko zenion, gizalegez bederen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 87. orr.

Bere lan gelan hartu ninduen, gizalegez. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 38. orr.

Pepponek ziria sartu dizu eta zuk gizalegez onartu eta bete behar duzu emandako hitza. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 73. orr.

Berak esan nahi diona ezin da esan, ez behintzat gizalegez. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 47. orr.

6 gizalegezko izlag

Aurrena, gobernadorearen etxera joan zen gizalegezko diosalak egitera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 27. orr.

Gizalegezko buru-makurtua eginez hartu zituen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 32. orr.

Zutik eta belauniko jartzen zen une egokian, behar bezalako portaera gizalegezkoa izaten saiatzen zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 298. orr.

Galderak gizalegezkoa dirudi, ahotsean inolako ironia-zantzurik gabea. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 95. orr.

· Preso ohiaren atxiloketa «mendekuan» oinarrituta dagoela uste du Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordeak, «gizalegezkoa» ez izateaz gain, ez duelako «oinarri juridikorik». Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Nahiko begi bistakoa da, gizalegezkoa esango nuke, presoek bere etxetik ahalik eta gertuen egon beharra dutela, eta kosta egiten zait sinestea norbaitek kontrakoa esatea. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

7 gizalege on

Ez da gizalege onekoa honelako gauzak esatea; baina, dena dela, gizalege onaren arauak alfer-alferrikakoak dira errealitateaz hitz egin behar denean. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 123. orr.

Ez da gizalege onekoa italieraz erantzutea dialektoan hitz egiten dizunari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 224. orr.

Ez, ene jauna, adeitasun hori ez da gizalege onekoa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 136. orr.

· Ea hola ikasten duten gizalege hobea! Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 77. orr.

Aitak, noiz edo noiz, arratsean, Gino Lopeztarren etxera eramaten zuen, bere seme-alabetan serioena iruditzen zitzaiolako, gizalege hoberenekoa, erakusteko modukoena. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus