Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

organista 1 iz organo-jotzailea.

Elizetan organista bat zegoen, eta orain zinta bat jartzen dute organo musikarekin, megafoniatik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 315. orr.

Txikitan ezagutu nuen musikaririk trebeena Remigio zen, auzoko organista. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 34. orr.

Aita Fischer da, Trèves-eko San Matias komentuko elizkizunen kudeatzailea, eta bestea, nik uste, Belgikako Maredsous komentuko organista. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 113. orr.

Organistak Eusko Gudariaren lehen notak firfiraraztean, jendea mugitu zen hilerrira abiatzeko. Itxaro Borda   «Hiruko» - 63. orr.

Orduan, harmoniumaren egurrezko tapa jaso eta, organistarentzat, [...] ikustezin bilakatu den txapa batek Dylanen arreta bereganatu du. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 141. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gauza jakina zen gerraostean organista kargua utzarazi ziotela, bai udalak eta baita elizak ere. Josu Landa   «Odolbildua» - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus