Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizandi (orobat gizaundi) 1 iz erraldoia.

Heroe lapurren batek galasi guziak bere zakuratu, dama lirainen batek gizandiak umetu, txingurri urdinen batek Euskal Herri osoa salbatu... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 234. orr.

2 irud

Kultura unibertsalaren gizandia izango zinen, figura erraldoia mendebaldeko pentsaeran. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 296. orr.

Lenin han Errusiak eman dituen gizandien artekotzat dute. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 210. orr.

Abrahan lehen aita, gizaundi gisa ageri da, bere gurasoen etxea utzi eta 'bidean' jartzen dena, sakrifizio guztietarako prest. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 38. orr.

2 (izenondo gisa)

Hiru lagunei ez zaie ezabatu arrantzale gizandiaren itzala. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus