Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maxima 1 iz esakunea.

"Ausart hadi heuk jakitera", hots, heure buruaz pentsatzera, izango da Ilustrazioaren maxima. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 97. orr.

Maxima, adiera honetan, ekintza gidatuko duen azkeneko arrazoia edo printzipio orokorra da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 202. orr.

Ekintza bat zuzena izateko, atzean dagoen maximak unibertsalizagarri izan behar du Kanten ustez.Tesiaren baieztapenek agerpenen ilararen barneko argipen-era enpirikoaz gain hastapen intelektualak ezartzen dituzte oinarrian, eta hainbestez, maxima ez da bakuna. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 202. orr.

Momentu honetan ez dut maximetan sinisten Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 410. orr.

2 joka-araua.

Nire maxima, adibidez, denborarekin bat egitea da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 432. orr.

Halako suertez, non harako maxima hura baitzuten hartua arau gisa: ezer esan baino lehen pentsa ezazu bi aldiz esan beharrekoa. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 52. orr.

Bere maxima literarioa zela hori esaten zuen Anderrek. Iban Zaldua   «Itzalak» - 60. orr.

Behin hartutako norabidean edo posturan tinko eta sendo jarraitzeko maxima izango da razionalena. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus