Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

organizazio (orobat organizazino g.er.) 1 iz erakundea.

Langile frontea ez bazen indartzen, organizazioa bera jarriko zen arriskuan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 397. orr.

Handik aurrera absurdoak iruditu zitzaizkidan organizazioaren agiriak; are eta absurdoagoak atentatuak; arrotzak eta antipatikoak nire burkideak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 446. orr.

Txantoi anaiek, haatik, ziurtzat ematen zuten, Organizazioak ekintzan parte hartu izana. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 15. orr.

Gerra bukatutakoan epaiketara eraman zuten gerra garaian jendea ezkutatzen ibiltzeagatik Don Manuel Lekuona eta besteen organizazioan, baina ez zuen txintik ere atera. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 128. orr.

SS Alderdiko organizazioa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 241. orr.

Lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan; santujale asko. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 13. orr.

Nekazarien Konfederazioan partaide diren organizazio eta elkarteen aurka. Berria - Kultura   2004-02-21

Organizazio hartako sozio guztiak (esaten digu Lucyk) bera, Mariah bezain posizio onekoak ziren. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 147. orr.

Erabaki zuen desagertzen ari ziren gauza haietaz liburu bat idaztea, eta handikako etekinak gauza haien salbatzeko borrokatzen zen organizazio bati ematea. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 147. orr.

Oso organizazio humanitario gutxi aritzen dira etxeak eraikitzen. Berria - Harian   2005-07-10

Deialdiaren leloa bera, 'sakabanaketa hiltzailea', ez da nahiko egokitzen horrelako organizazio baten berezko oinarriekin, oinarri horiek langileen eskubideen aldeko arlo politiko-ekonomikoaren barrukoak izaten baitira. Berria - Harian   2006-03-10

Bezeroekin, kontsumitzaileen organizazioekin, langileekin eta instituzioekin ditugun harremanetan. Berria - Harian   2006-02-04

2 antolakuntza.

Alemanek lortu duten Estatu zerbitzu publikoen organizazioa eta efikazia, espainolek ere lortu ahalko luketela hezkuntza egoki batekin. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 238. orr.

Amak ere ez zuen okasionea galdu erraiteko ezen gizartearen organizazinoa piramide bat bezalakoa zela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 80. orr.

Esperientziak baino ezin dezake erabaki gorputz artikulatu baten organizazioa noraino irits daitekeen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus