Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maxkal 1 izond adkor maskala, ahula, biguna.

Amonari egin nion etxera bisita, eta ez nuen ezusteko makala hartu, ikusi nuenean: lehen baino ere ahulago eta maxkalago zirudien; mantal urdinean galdutako sagutxoa ematen zuen. goizeko lehen argi maxkal eta grisa sartzen zen kristalean gaindi. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 68. orr.

Feli lepasendoak, haragi maxkalak kokospean, ezpain ertzak oker, begi hezeak eta urduri. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 88. orr.

Gau osoa igaro zuen emakumearen ondoan "Arianna, kanta ezazu; Arianna, goza nire belarri maxkalak" xuxurlaka eta ahots larriz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 120. orr.

Neke izango baikenuke [...] zehatz-mehatz adierazten keinu hura alaitasun xumekoa izan zen edota etsipen maxkalekoa. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 54. orr.

Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 132. orr.

Maxkal, argal eta ahulik bai! Gotzon Garate   «India harrigarria» - 149. orr.

2 maxkal-maxkal adlag

Larruzko gauza guztiak maxkal-maxkal geratzen dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 26. orr.

Antoniok Joxemarik bera-bera, maxkal-maxkal utzitako uzki tentagarrian barneratu zion ziri gorri eta lodia. Aitor Arana   «Onan» - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus