Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zerupe iz zeru azpia.

Thlinkit deitu indiar basoko haiek, ekaitza lehertzen deneko, agudo ipintzen dira zein nexka gazte orraztu ote den bere etxetik kanpo, zerupe garbian, jakiteko peskizan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 209. orr.

Isilik eta txukun zegoen kalea tinta-koloreko zerupean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 21. orr.

Bi urte aurretik atera beharko dira harriak, eta ez neguan baizik eta udan, eta leku irekietan jarri behar dira, zerupean utziz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1150. orr.

Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsi ditzan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 26. orr.

Eta Jaunak ez zuen erabakia Israel zerupetik ezabatzea; horregatik salbatu zituen israeldarrak Joaxen seme Jeroboamen eskuz. Elizen arteko biblia   2 Erg 14,27

Zerupeko sorkari guztiek, bakoitzak bere erara, beren Egilea zuk baino hobeto zerbitzatzen dute, ezagutzen eta obeditzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 122. orr.

Mundu erreal bateko bi eskualde, alegia, zeruarena eta zerupekoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus