Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zeruratze iz zerura joate; zerura eramate.

Belar handi haiek hura baino altuagoak ziren, eta ezin konta ahala ur hegaztien zeruratzeak baino ez zuen salatzen haren presentzia. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 215. orr.

Ehortz mezan otoitz eta kantuen erdian segur gira zeruratze loriosa izana duela Eulalik, goza dezala bakezko pausua maite zituenen erdian. Herria   2003-09-11

Berrogei egunez barau egiten zuen Birjina dohatsuaren Zeruratze egunetik hasita, etengabeko otoitzari emana bizi zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 796. orr.

Haren ohoretan debozio handiz egiten zuen barau Pedro eta Paulo apostoluen jaitik Ama beraren Zeruratze jaira arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 796. orr.

Han, nonbait, urrutiko bakardadean, gorputza menderatu lezakeela zigorrez eta martirioz, edozein jainkotze amesturen alde, lurra gaitzetsiz zeruratze bidean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 185. orr.

Itsas lamiek jolas-gogo latza zeukaten, eta aurrera eta atzera korrika gozatzeko aukera izan zuten, olatuek aparra zeruratzeari ekin ziotenean. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus