Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seminarista iz apaizgaia.

Politika gaietan, gure inozentzia ala enuxentzia etikoa galdua genuen seminarista gutiz gehienek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 88. orr.

Seminarista haietako baten aurrean gure ama kasualitatez mahuka-hutsik agertzen bazen, gogorki egingo zion errieta osaba Xabierrek. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 96. orr.

Richard uneka-uneka puzten zen, ikasle mukitsuek arbelaren aurrean ernegarazten duten seminaristaren eran. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 135. orr.

Baina -seminarista-ohi baten itxura guztia izanda ere- neu nintzen Espainiako polizia handi, libre eta anitzen arreta erakartzen zuen bakarra. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 61. orr.

Noizbait Richard seminarista ipurdimiazkatzaileak eta sarjentuak gure errespetu apur bat merezi izan bazuten [...] egun hartantxe galdu zuten betirako. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus