Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizatiar 1 izond gizakiari dagokiona. ik humano.

Jainkoei subjektibitate gizatiarra eman izan zaie. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 44. orr.

[Jainkoa] mundura jaitsi zen itxura gizatiarrarekin, gizaki arrunt bilakatzeko desiraz. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 14. orr.

Gizakia erabat gizatiar bilakatu aurreko garai batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 328. orr.

'pentsatzen ari naiz'-en kontzientzia filosofikora iritsi baino lehen, 'ari naiz' edo 'dihardut'-en oinarrizko kontzientzia gizatiarra nabari dugula beti gugan. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 47. orr.

Zure ametsa egia bihurtzera etorri naiz -adierazi zuen Albak gizatiarra ematen ez zuen odol hotzarekin. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 155. orr.

Giza aberearen historia arras biolentoa da; baina gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 20. orr.

Txakur bihurtu nintzenean, sumatu zuten nire sentipenak ez zirela hain gizatiarrak, hain konplexuak... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 300. orr.

Jorge Oteizaren alderdi gizatiarra nabarmendu nahi izan du. Berria - Kultura   2004-01-08

Albistearen alderdi gizatiarra erakusteko. Berria - Kultura   2004-09-19

Kontinentearen geografia fisiko nahiz gizatiarra. Berria - Kultura   2004-09-18

2 gizakiaren bertute eta akatsak dituena.

Idazleak gizatiarragoak zirela uste zuten, hunkiberago, sentiberago, maitekorragoak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 153. orr.

Pertsonaia gizatiarrak dira, beren alde on eta txarrak dituzte. Berria - Kultura   2004-09-17

Erlijio horrek debekatu egiten du emazte bat baino gehiago izatea, eta printzeak ez daude hain isolatuta, hain urrun beren sujetengandik, eta beraz gizatiarrago dira.   - 125. orr.

Piztiak baretu eta gizonak gizatiarrago bihurtzen ditu musikak! Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 13. orr.

Rekaldek gogoan du iraganeko Bilbo langile, jator eta gizatiarrago hura. Berria - Kultura   2004-07-24

Gizatiarrak haren pertsonaiak; goxotasun gizatiar ikaragarria dute. Berria - Kultura   2004-07-14

Lege gizatiarragoen eraginez usadio ankerregi batzuk leuntzen badira. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Komunisten alderdi gizatiarra. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 14. orr.

Naziaren alderdi gizatiarra gehiago interesatzen zitzaidan, nazismoaren alderdi filosofiko eta hotza baino. Berria - Kultura   2004-05-01

Gizatiarragoa izango zuan bala batek konpontzea denborak konpondu ezin izan duena. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 219. orr.

Eguneroko pertsona arruntek ez dute garbi erakusten non dagoen ongia eta non gaizkia, baina gure irrika zintzoak laburbiltzen dituzte modu gizatiarrean, gizatiarregian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 169. orr.

Neoliberalismo basatiaren hazkundea lehenbailehen moztu beharra arrazoitu eta gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat aldarrikatu. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 104. orr.

Zientziaren aurpegi gizatiarra. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 165. orr.

Noir bulebarra ez da gizatiarra. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 62. orr.

3 ez-gizatiar (orobat ezgizatiar) izond

Bestetik, neure burua gizatiartzat hartzeak erraz kondenatzen ditu ez-gizatiar soilera ez-ni edo ez-gutarrak (kristau/ez-kristau). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 275. orr.

Natura ez gizatiarraren legeei dagokienez, gizakiak ezin ditu aldatu, baina erabil ditzake bere helburuetarako. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 460. orr.

Teknologia garaileak izadi ez-gizatiarraz nagusitzen izandako arrakastak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 384. orr.

Gizakiaren ingurune ez-gizatiarrean ohikoak diren legeek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 459. orr.

Arriskutsu bezain ezgizatiar dela senar-emazteak atzera egiteko modurik gabe uztartzea. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus