Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orgasmiko 1 iz orgasmoarena, orgasmoari dagokiona.

Kitzikapen sexuala azken muturreraino eraman dugu, eta orain erreflexu orgasmikoa gertatzear dago. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 184. orr.

Erreflexu orgasmikoaren erantzun motorra, baina, ez da genitaletan bakarrik gertatzen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 185. orr.

Doinu latzak, Mikelen eztarri urratua orroka, kanutoak, Aneren koru orgasmikoak eta Jonen metamorfosia jarraian. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 21. orr.

Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean [...] eta ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi-kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere; baina karisma ez da abesten den bitartean aurpegi hiper eszitatua eta sasi-orgasmikoa jartzea bakarrik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 40. orr.

2 irud/hed

Euskaltzainek ahozko euskal tradizioaren kontra toki izenetan -a organikoa jartzeko erakusten duten grinaren lepotik barre egiten du Patziku Perurenak -a orgasmikoa aipatzen duenean Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 172. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus