Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

semita 1 izond semitikoa.

Juduei ez ezik, arabiarrei ere egokitzen zaie semita definizioa, bereziki hizkuntzari dagokionez. Berria - Mundua   2004-08-21

Izaera semitak berezkoa du hori. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 29. orr.

"Progresoaren" historia (filosofia, zientzia) espiritu indoeuroparraren obra da; espiritu semitak lehenago erlijio eta poesia fruituak eman zituen. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 169. orr.

Abimelech I.a Gideon-en eta ohaide semita baten semea zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 131. orr.

Sumeriera eta euskara bitarteko hizkuntza semita guziak jorratzen ditu, itzal, atz (apar) eta gisako hitzen azpiko metafora sistema zaharrak oso antzekoak direla erakutsiz. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 169. orr.

Hitler edo Rosenberg-en testuek berek [...] beti kualitate moralak azpimarratzen dituzte: arraza ariarraren kualitate moral olinpikoak, arraza semitaren kualitate moral edentsuak. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 210. orr.

2 (dagokion hitzaren ezkerrean)

Gure bertsolariak, gehienak semita kastakoak, sermoilari judukristau peto-petoak izan dira horretan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 113. orr.

Hark bezala du beltza ilea, luzea sudurra, eta semita tankerakoa ahoa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 239. orr.

3 iz herri semitiko bateko kidea.

Greziarrek eta semitek bizitzeko sen indartsua zuten, berentzako jainkoak asmatzen zituzten, berentzako bakarrik izango zen paradisu bat asmatzen zuten. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 174. orr.

Semitek, berriz, kontsonanteak markatzen zituzten soil-soilik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 68. orr.

Semitek paradisu materialista bat asmatu zuten (zentzu txarrean). Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus