Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xaboitu, xaboi(tu), xaboitzen 1 du ad xaboiz igurtzi. ik xaboiztatu.

Gero, txabusina jantzi eta aurpegia xaboitu zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 243. orr.

Bainuontzia urez betetzen zen artean, gizonak aurpegia xaboitu eta bizarra moztu zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 61. orr.

-Zeinen leloa zaren, Anatxu -pentsatu zuen ahots gora Pilarrek dutxan bere burua xaboitu bitartean-. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 109. orr.

Ernea eta bizkorra zen neskatxa; joan eta Don Kijoteri bezala jarri zion azpila; eta xaboitu, garbitu eta xukatu zutenean, agur-makur egokiak eginez alde egin zuten. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 162. orr.

Goitik behera garbitzen ari zen bere burua, aurreko hankak bihurrituz eta arteztuz, moko itxurako buruaren gaina kontu handiz igurtziz, norbait eskuak xaboitzen ari denean bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 142. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Makarroi erreen ontziak ipurbeltz jarraitzen du, eta gosaldu bitartean ur bero xaboituarekin eduki ondoren, ekin dio espartzuarekin hondo erre ikaztua mehetzeari. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus