Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

yoga 1 iz ekialdean sorturiko filosofia sistema, meditazioaren eta gorputzaren jarrera berezien teknikaren bitartez, norberaren kontzientzia izatasun unibertsalarekin bat egitea helburu duena.

Yoga, batik bat, barruko filosofia da, bakoitzarena batez ere, nolabait esatearren, eta ez ahalmen fisiko bat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 66. orr.

Adelaren sare ideologikoaren alderik erakargarrienetako bat ekialdeko ikuspegia zen, yoga eta budismoa oinarri hartuta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 66. orr.

Panfletoa irakurri eta hamar minutu eskatu zizkion Josebari, eta denbora horretan lurrean eserita egon omen zen, yogan "loto lorea" deitzen zaion posturan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 404. orr.

Baziren ekialdeko filosofien iturrietatik edaten zutenak eta yoga praktikatzen zutenak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 87. orr.

Yoga egiten hasi zenean irakasleak apur bat argaldu behar zukeela esan zion. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 162. orr.

Gazte hauetatik inork ez du pipatzen, yogurrak hartzen dituzte, yoga egiten dute. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 55. orr.

Urte asko daramat goizero yoga eginez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hemen, denbora bete eta jende berria ezagutzeko asmoz, yoga ikastaro batean hasi nintzen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 78. orr.

Goizeko seietan jaikitzen nintzen, dutxa hotz bizkor bat eta yoga ariketa gutxi batzuk egin, eta, hogei minuturen buruan, bizarra eginik eta jantzirik nengoen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 96. orr.

Beldurrari aurre egin behar zaio, esaten zuen gure yoga-maisuak. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 92. orr.

Aise ere hobeki jaten da hemen eta yoga irakasleak ere hobeak dira. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 90. orr.

Gaur egun ez dago yoga-esperientziak areagotzeko drogak erabiltzen dituen eskola seriorik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 122. orr.

Mario Jabiren yoga laguna zen, eta beti tematzen ziren unibertsoaren indarren arteko gatazka ulertu nahian. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus