Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mazopa iz izurdearen familiako itsas ugaztuna, hura baino txikiagoa, mutur-hantua, bizkar hegala laburra duena, itsaso hotz eta epeletan bizi dena (Phocaena phocaena).

Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 116. orr.

Izurde eta mazopa batzuek, gizakia baino handiagoak ez izanagatik, garun handiagoak dituzte; badira, hala ere, izaki horiek nahiko adimentsuak direlako zantzuak eta komunikazio-sistema sofistikatuak dituztelako nolabaiteko frogak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 216. orr.

Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute, edo batere ez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 141. orr.

Erresuma Batuan, urtero, 10.000 izurde eta mazopatik gora hiltzen dira arraste-arrantzaren ondorioz, Berria - Euskal Herria   2004-10-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus