Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mea 1 iz lurraren azala osatzen duen gai ez organikoa, bereziki ustiatzeko onuragarri dena. ik mineral.

Gorria ez baina grisa da arbela, eta mea beltz horrez beterik zeuden Itsasondoko bazterrak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 43. orr.

Meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 63. orr.

Mea lantzen zuen fabrikako beharginentzako. Berria - Kultura   2004-03-12

Bi metalok mea eta mineral beretik ekoizten zituzten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 491. orr.

Metal arruntezko mea artean urre-zain bat bezala. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 158. orr.

Eta berak ere, haitzean burdinaren mea arrosakolorea hautematen zuenean, zera, lagun zahar batekin topo egiten zuela begitantzen zitzaion. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 67. orr.

Gobernuak [...] hari edo honi egiten zion mea erauzteko kontzesioa, mearen gaineko lurraren jabeari eskuarki. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 43. orr.

Meatzari izandako herri bat zen Arralde berri hau, mea aspaldi agortu bazen ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 147. orr.

2 irud/hed

Ttipiren txostenaren lehen zatian ustiatu gabeko zainei mea guztia agor-agorrik uzteraino erauzteari lotu nintzaion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 182. orr.

Ortega mea bat da, herri arimaren gaian berak etengabe egiten dituen behaketetan, guk haren gainean mila modutako behaketak egiteko. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 181. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 121. orr.

Lurraren barrunbeetan bizi dena eta mea-altxorren zaintzaz arduratzen dena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 129. orr.

Azkenean, morfina bihurtzen duk miseriak ahazteko eta mea-ustiaketari ez uzteko bide bakarra. Josu Landa   «Odolbildua» - 108. orr.

Mea-zamatokia ageri da oraindik, handik zekarten minerala... Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 27. orr.

"Mea-zaborra" ugaria zen; hala ere, agian zer edo zer atera zitekeen handik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 240. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun, mearen berrogeita hamar kintal urre-meak lau, bost eta sei ontza urre ematen ditu; eta bi besterik ematen ez dituenean, meatzariak gastutarako baizik ez du ateratzen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 63. orr.

Itsasontziaren sotoa berriro betetzen zieten bitartean, postako gauzez gainera, gariz eta kobre meaz bete ere, astebeteko atsedenaldia hartu zuten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 58. orr.

Han dira merkatal-ontzi erraldoiak, ardoa eta garia, burdina-mea, eta garai honetan, garai anker odoltsu honetan, armak garraio ibiltzen direnak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 173. orr.

5 meatzea.

Azkenean, auskalo nola, mea ingeniari baten Renault zaharra eskuratu zuten. Iban Zaldua   «Traizioak» - 125. orr.

Krakovian-edo, gatz meategi batzuk bazirela jakitea ez zen agian osa baliagarria izango, baina gatz mean bertan induskatuz eliza edo katedrala egin zutela jakitea oso garrantzitsua zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 15. orr.

6 mea-zulo ik meazulo.
7 mea-zain ik meazain.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus