Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsona (orobat persona g.er., presona g.er., presuna g.er. eta pertsuna g.er.) 1 iz giza motako banakoa. gizaki; gizabanako.

Adam eta Eva pertsona -gizon edo emakume- bakoitzaren osagai bi dira, sugearen gainean doan Samaelek tentatuak. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 13. orr.

Geroztik gertatu zait, nortasun arazoek gero eta garrantzi gehiago hartu duten mundu honetan, Gizakiaren eta Pertsonaren arteko bereizketaz gogoratzea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 106. orr.

Seme-alabak pertsonak direla ikustea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 193. orr.

Urrun bai, pertsona eta gauzetatik oso urrun. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 198. orr.

Sinbolotzat hartzen ditu Frantzisko eta Che Guevara, bi iraultza-moduren sinbolotzat, alegia: pertsonaren iraultza eta egituren iraultza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 55. orr.

Hemen, hil, pertsonak eta animaliak hiltzen gara eta gaituzte. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 108. orr.

Maiteago ditu zaldiak pertsonak baino. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 113. orr.

Pertsonak etxeak baino handiagoak ziren denboretan Hemingway Mundakara etorri zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 9. orr.

Pertsona gizabanakoa da, bere buruaren eta bere ekintzen jabe dena. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 57. orr.

Kafea hartu aurretik ez naiz pertsona. Josu Landa   «Odolbildua» - 21. orr.

Beste sexuko pertsonekin. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 257. orr.

Ongi zekien Frantziskok, tratu onak bakarrik, maitasunezko eta adiskidetasunezko tratuak aldatzen duela pertsona. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 22. orr.

Pertsona bat ez da tenperatura, argi, egurats, presio eta egoera animikoaren nahasketa besterik, hein handi batean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 92. orr.

Pertsona hori irlandar guztion erregea da. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 31. orr.

Txakurra gai da pertsona bat usainetik ezagutzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 145. orr.

Zenbat duen pertsonak egiten, hainbeste daki; eta zenbat duen praktikatzen, hainbeste da ona haren otoitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 210. orr.

-Nire aita pertsona batek saldu zuen; PC koa zen, bai, txeka haietako partaidea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 60. orr.

Bazirela uneak pertsona batek bere patuari jarraitzen jakin behar zuenak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 37. orr.

Pertsona bati gogoa berotzen zaionean, ez dago zer eginik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 234. orr.

Burdin hesia pertsona bati bidea justu uzteko moduan zegoen zabalduta. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 154. orr.

Bi pertsona entzuten zituen hizketan jaki-gelan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 270. orr.

Ez dago gizon bihozberarik berak maite duen pertsona zoriontsu ikusita gozatzen ez duenik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 117. orr.

Pozgarria da gure aurreneko maitasuna izan zen pertsona ustekabean ikustea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 354. orr.

Munduko pertsona guztien artean, zeu zara gehien axola zaidana. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 74. orr.

Orain mundua berriro sutan zegok, milioika pertsona ari dituk hiltzen. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 197. orr.

Benetako barkamenak pertsonatik pertsonarako harremana du aurrebaldintza. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 109. orr.

-Pertsona bat hiltzea, pertsona horrek manera onak dituelako, zer izango litzateke hori? Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 177. orr.

Pertsona bakoitzari 2,4 metro koadroko tartea dagokio batez beste. Jokin Urain   «Errotarria» - 53. orr.

2 (izenondoekin)

Aurora pertsona ona da, Nathan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 83. orr.

-Pertsona ona, jenio berezia... Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 17. orr.

Pertsona zintzoa zen eta lotsatia, lotsatiegia aukeran. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 12. orr.

-Ikusten duzu nola ez zen zuk esaten zenuen pertsona gaiztoa. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 264. orr.

Hildako bat pertsona serioa da, neurritsua, dagoen egoeraz jabetua. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 78. orr.

Adelaren hiru semeak pertsona inportanteak dituk orain. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 389. orr.

Eta pertsona aluaren egintza alukeria da, jakina. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 107. orr.

Itxura batean birjina bat pertsona agorra da, baina bera da emankorrena ere bere bihotzean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 40. orr.

Behialako ikasleak pertsona helduak ziren ordurako, hogeietan aurrera edo oso aurrera zihoazen gizon eta emakumeak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 73. orr.

Pertsona nagusi normal batek segundoko 2,5 milioi globulu gorri berri sortzen ditu gutxi gorabehera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 156. orr.

-Non daude, baina, pertsona ulerkor eta gupidatsu horiek? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 73. orr.

Pertsona krudela eta berekoia nintzela esan zidan orduan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 8. orr.

Andrea txikia zen, eta, nahiz adintsua ez izan, berrogeita hamarren bat urtekoa gehienez, pertsona hondatu baten itxura zeukan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 31. orr.

Pertsona sentibera zelako Flora. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 309. orr.

Oso pertsona gizabidetsua zen, amore emailea eta guztiz atsegina. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 182. orr.

Alberto hain da pertsona kaskarina! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 138. orr.

Delitu bakar batek [...] errepikatuko ez denak, ez du pertsona normal bat gaizkile bihurtzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 131. orr.

Ez litzatekeela eseriko mahai berean pertsona azal-ilun batekin, milioi bat dolarren truke ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 24. orr.

Joka ezazue pertsona libre bezala. Elizen arteko biblia   1 P 2,16

Ezin zaio eskubide hori inolako pertsona pribaturi eman. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 91. orr.

Politikaria pertsona publikoa da. Berria - Gaiak   2004-02-04

Inoiz baino pertsona publiko gehiago ezagutzen dugu, eta inoiz ez da hain zaila izan egia esan eta bere nortasuna garbi agertzen duen norbait ezagutzea. Pako Aristi   «Note book» - 73. orr.

Halakoa, ezer onik egin ez eta besteen egite onak lardaskatuz, guztientzat pertsona zirtzil eta mespretxagarri bihurtzen baita. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 768. orr.

Ezinikusi horretatik libratzen zen bakarra gure ama zen: bere denbora guztian estimatu zuen pertsona ez-judu bakarra. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diskurtsoari dagokionez, esan behar da aditzek ez dutela pertsona markarik, eta benetako pertsona-izenordainik ez dagoela. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 17. orr.

Atzerriko herri eta pertsona izenak, eta nazioarteko hitzak, jatorrizko grafian idaztea erabaki zuen: Quebec. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 143. orr.

Ez du aipatzen frankoen arteko lehen pertsona-gradua, hau da, antrustioiei dagokien artikulua. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 303. orr.

Hauxe zen nik uste haien jakin-mina: buztanik ba ote nuen edo pertsona-azalpenik ematerik lortzen ote nuen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 149. orr.

Eskuan mertxika bat duen emakume-irudia egiazkotasunaren irudia dela, pertsona-irudi batzuk mahaiaren inguruan ordena jakin batean eta jarrera jakin batzuetan eserita egonez gero Azken Afariaren irudikapena dela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 235. orr.

Halakoek mespretxuz ikusten dute euskaraz edo euskararekin bizi den ia milioi beteko pertsona multzoa. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 75. orr.

Tamainaz, berriz, bainuak pertsona-kopuruaren arabera egingo dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2530. orr.

Pertsona-trafikanteek dirutza izugarriak exijitzen dizkiete eta batzuetan desagertu egiten dira zeharkaldia hasi aurretik. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 60. orr.

Zer pertsona klaseri bururatzen zaio horrelako gauza bat egitea? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 146. orr.

Etxe horietan sexu guztiak, adin guztiak, pertsona mota guztiak eskainiko dira, gozatzera joandako libertinoen gutiziak asetzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 239. orr.

4 zuzenbidean, eskubideak eta eginbideak izateko gai den izakia.

Zeren, Estatu bat, pertsona bat denez, ezin da atera armetan bere buruaren kontra. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 111. orr.

Oraindik pertsona bakar batengan batu ez den jendetzan, esan dugun bezala, mantendu egiten da guztia guztiena den naturazko egoera. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 112. orr.

Horregatik, jendetza ez da pertsona naturala. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 111. orr.

Horrela lortutako batasunari Estatu edo gizarte zibil deitzen zaio, eta baita pertsona zibil ere. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 105. orr.

Elkarren defentsarako osatutako pertsona zibil horri Estatu deritza. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 107. orr.

Elkarte horiek Estatuaren menpean dauden pertsona zibilak baitira. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 107. orr.

Estatu oro pertsona zibila den arren, ez da aurkakorik gertatzen: pertsona zibil oro ez da Estatua. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 106. orr.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko benetako Zerga progresibo batean oinarritzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 284. orr.

5 (talde edo multzo bateko kide gisa) ik lagun 3.

Haiei begira ehun bat pertsona izango ginen, gehienak elkarri galdezka, zer gertatzen ari zen ulertu gabe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 69. orr.

Mahai batean, lau pertsona, bestean, bikote bat. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 131. orr.

Hegazkineko tripulazioa sei pertsonak osatua zela esan dio. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 113. orr.

Jeep batek argia ematen zien uretan sartuta zeuden hiru gizoni, eta ikusteko moduan uzten zituen errekaren beste ertzean begira zeuden hamarren bat pertsona. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 367. orr.

Itsasontzian 4550 pertsona goaz. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 239. orr.

Gaur egun 15 pertsona har ditzake, eta lanak egin ondoan [...] 30 pertsonentzako tokia bermatu nahi du. Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Behar bezala idazten eta irakurtzen dakiten bi pertsona baino ez dituen udalbatzar batekin. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 71. orr.

1959an, Zamorako lurraldean, Ribadelagoko urtegia lehertu, eta 145 pertsona eraman zituen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 27. orr.

Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso. Elizen arteko biblia   1 Kro 5,21

Errazionamendu kartak bi pertsonentzako jakiak baino ez dizkio baimentzen eta merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 62. orr.

6 izenordainak eta adizkiak aldatzen dituen gramatika-kategoria, hitz egiten duenari (lehen pertsona), entzuten duenari (bigarren pertsona) edo beste norbaiti (hirugarren pertsona) egokitzen diren arabera.

Lehen pertsonaren ikuspegia. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 207. orr.

Hori bezalako erregua xuxurlatuko zuen, lehen pertsonara pasatu eta gero. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 278. orr.

Adibidez, Zergatik Panpox lehen pertsonan dago kontatua. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 36. orr.

Lehen pertsonan hitz egingo zenuela erabaki genuen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 77. orr.

Nire nobelan, bigarren pertsonan idazten hasi nintzenean harrapatu nuen aipatu txanpa hori... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 242. orr.

Singularreko bigarren pertsonan, hari hitz egiten ariko balitz bezala. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 123. orr.

Iraganaldiko hirugarren pertsonan z- duten adizkiak (zetorren). Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 122. orr.

NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK sailetako 3. pertsona pluralean -te aukeratu zen (ez -e): dute, diote, naute, dezakete... 2. pertsona pluralean, berriz, -e aukeratu zen (ez -te): duzue, diozue, nauzue, dezakezue, zaizue... Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 171. orr.

"Euskaldunei eta euskaldunoi", bai, oso erraz nahasten baitituzte teologoek lehenbiziko pertsona eta hirugarrena, aitaren etxea eta izpiritu santuren batena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 67. orr.

Zelanoko Tomasek pluraleko lehen pertsona erabiltzen du (hala egiten du azken kapituluko otoitzean ere), lan-talde baten ordezkari modura ariko balitz bezala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 275. orr.

7 Hirutasun Santuko kideetako bakoitza, hots, Aita, Semea eta Espiritu Santua.

Ulertzen dute Jainkoaren batasuna hiru pertsonetan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 67. orr.

Aitagandik Semea jaio da, jainkozko bigarren pertsona, eta gero bere borondatez zabaltzen da izate guztien sorkeran. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 38. orr.

Orain arte esandakoak [...] Jaungoiko bakarra den Hirutasunari dagozkio eta Hirutasun bereko pertsona bakoitzari. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 334. orr.

Jainkoagan pertsonei dagokie hain zuzen ekintza, eta poza berriz ezartzen zaio esentziari sinplizitatean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 86. orr.

"Hiru pertsona" esaten dugu zerbait esatearren, ez Hirutasuna zer den azaltzeko. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 300. orr.

Elkarketa horri Espiritu Santua deitzen dion beste mamu bat gehituko dio, eta, berak esaten duenez, hiru pertsona horiek bakarra osatzen dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 102. orr.

Zeruko Aita, bere pertsona-berezitasunez, ekintza hutsa da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 86. orr.

Nola hiru jainko-pertsonak begira zeuden mundu guztiko zabaldira edo osoro gizonez betetako lurbirara. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adineko pertsona (12); bederatzi pertsona hil (21); bi pertsona atxilotu (17); bi pertsona hil (69); bi pertsona zauritu (11); bigarren pertsona (16); bizi den pertsona (9); bizi diren pertsona (15); bost pertsona atxilotu (13); bost pertsona hil (28); dozenaka pertsona (22)

ehun pertsona inguru (13); ehunka mila pertsona (8); ehunka pertsona (45); hamabi pertsona hil (17); hamabost pertsona hil (10); hamalau pertsona hil (10); hamar pertsona hil (16); hamasei pertsona hil (9); hildako pertsona (16); hildako pertsona baten (8); hiru pertsona atxilotu (12); hiru pertsona hil (46); hiru pertsona zauritu (11); horrelako pertsona (12)

inguruko pertsona (10); lau pertsona atxilotu (8); lau pertsona hil (50); lau pertsona zauritu (11); lehen pertsona (28); mila pertsona inguru (13); milaka pertsona (98); milaka pertsona bildu (14); milaka pertsona hil (13); milioi bat pertsona (23); milioi pertsona (145); milioi pertsona bizi (14); milioi pertsona daude (12); milioi pertsona hil (20); milioi pertsona hiltzen (11); milioi pertsona inguru (18); milioi pertsona inguruk (8); milioika pertsona (19); nolako pertsona (8)

oso pertsona (60)

pertsona arruntak (9); pertsona artatu (9); pertsona atera ziren (13); pertsona atxilotu ditu (24); pertsona atxilotu dituzte (40); pertsona atxilotu zituen (48); pertsona atxilotu zituzten (41); pertsona bahitu zituzten (10); pertsona bakar bat (13); pertsona bakar batek (15); pertsona bakar baten (12); pertsona bakarra (51); pertsona bakarrak (22); pertsona bakoitza (15); pertsona bakoitzak (26); pertsona bakoitzaren (25); pertsona bakoitzari (10); pertsona bakoitzeko (10); pertsona bat atxilotu (15); pertsona bat hil (83); pertsona bat zauritu (12); pertsona baten aurpegia (8); pertsona bera (53); pertsona berak (11); pertsona bildu dira (15); pertsona bildu ziren (50); pertsona bizi dira (31)

pertsona egokia (16); pertsona ezagun (20); pertsona ezaguna (11); pertsona ezagunek (20); pertsona ezagunen (9); pertsona fisikoen errentaren (19); pertsona gaiztoa (8); pertsona gazte (9); pertsona gisa (38); pertsona helduak (12); pertsona hil dira (245); pertsona hil ziren (313); pertsona hil zituen (52); pertsona hil zituzten (45); pertsona hiltzea (9); pertsona hiltzen dira (17)

pertsona inguru bildu (38); pertsona inguru bizi (12); pertsona inguru hil (41); pertsona izan ziren (8); pertsona jakin (18); pertsona kutsatu (12); pertsona larri (8); pertsona moduan (12); pertsona mota (10); pertsona normal (20)

pertsona on (8); pertsona ona (34); pertsona oso (15); pertsona talde (13)

pertsona ugari (11); pertsona zauritu dira (17); pertsona zauritu ziren (82); pertsona zauritu zituen (18); pertsona zehatz (8); pertsona zendu ziren (11); pertsona zibil (8); pertsona zihoazen (8); pertsona zintzoa (9)

sei pertsona hil (35)

urteko pertsona (11); zazpi pertsona hil (21); zortzi pertsona atxilotu (11); zortzi pertsona hil (30)

adineko pertsonak (9); ari diren pertsonak (9); bizi diren pertsonak (10); dagoen pertsonak (13); dauden pertsonak (20); edozein pertsonak (14); ehunka pertsonak (9); milaka pertsonak (25); milioi pertsonak (47); pertsonak galdu (8); pertsonak hartu (9); pertsonak ikusi (8); pertsonak izan (11); pertsonak osatzen (10); pertsonak parte hartu (10)

hirugarren pertsonan (22); lehen pertsonan (41); lehenengo pertsonan (9)

bi pertsonaren arteko (9); edozein pertsonaren (11); milaka pertsonaren (12); milioi pertsonaren (9); milioika pertsonaren (8); pertsonaren bat (12); pertsonaren gorpuak aurkitu (12); pertsonaren heriotza (16); pertsonaren heriotza eragin (10)

hildako pertsonen (9); mehatxatutako pertsonen (9); pertsonen arteko harremanak (12); pertsonen eskubideak (15); pertsonen kontrako (10); pertsonen kopurua (25); pertsonen zerrenda (8); sexu bereko pertsonen (23)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus