Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsonaia (orobat pertsonai g.er. eta pertsonaje g.er.) 1 iz antzerkian, zineman, literaturan eta kidekoetan esku hartzen duten gizakietako bakoitza.

Ideia horretatik abiatuta, Pirandellok ikusleen artetik sarrarazi zituen pertsonaiak, antzezleen eta haien arteko desberdintasuna nabarmenarazteko. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 12. orr.

Marcel Prousten pertsonaia hari, Swann zahar alargunduari. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 86. orr.

Meursault pertsonaiaren "ni" etsipenezkoak luzaz pertsegitu ninduen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 142. orr.

Melaniek Gloriaren pertsonaia antzezten jarraitzen du, ile-apaintzaile hasi berriarena. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 248. orr.

Ihauterietako pertsonaiak, Hartza, Zirtzilak eta Antzerkilariak. Herria   2005-09-29

Idazleari -edo narratzaileari- zor zaizkio istorioa -nondik ere jasoa duen-, kontakizunaren egitura, pertsonaien diseinua eta gainerakoak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 85. orr.

-Nire pertsonaia prest dago agertokira ateratzeko, nik uste -esan zuen Evans jaunak-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 138. orr.

Esan zuen, Ez dut uste pertsonaia dei genitzakeenik. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 312. orr.

Liburu bateko pertsonak pertsonaiak dira, erantzun zuen Maria Sarak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 312. orr.

Gaiak eta pertsonaiak berriak dira, baina ez kontaera mota. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 72. orr.

Mamia, ordea, pertsonaien pasioak dira, betikoak eta nonahikoak, eta artearen zein bizitzaren funtsa: amodioa eta heriotza. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 26. orr.

Nobela bat irakurtzean, ez al gara saiatzen pertsonaia batekin identifikazioa bilatzen? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 354. orr.

Pertsonaiarik gabeko nobelak idatzi al daitezke? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 312. orr.

Margolan bateko pertsonaiak bezain geldi. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 285. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Istorio sinpleak, pertsonaia lauak, psikologia tolesgabeak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 12. orr.

The mummy nobela laburreko pertsonaia nagusia. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 64. orr.

Liburuko pertsonaia nagusia Bazofias da, Roger Bazofias. Jon Alonso   «Euskal karma» - 61. orr.

Film bateko pertsonaia nagusiaren moduan. Josu Landa   «Odolbildua» - 108. orr.

Dostoievskiren pertsonaia torturatuen parekoak izaten dira, eta haienak bezain patetikoak beren ahaleginak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 312. orr.

Adibide bat jartzearren, hizkiak pertsonaia bizidun bihurtuta ikusi (irakurri) ditugu narrazio batzuetan. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 16. orr.

Maitemindu egin nintzen fikziozko pertsonaia literario hartaz. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 75. orr.

Pertsonaia xelebreetan espezializatutako antzezle batentzat ez zen hori lan zaila. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

Belaunaldia, tribua edo herria... pertsonaia kolektiboak dira eta askotan egiazko pertsonaiak gogoratzeko sortuak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 303. orr.

Pertsonaia arketipoak sortu bainoago, Laclosek idazketa arketipoak sortzen ditu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 19. orr.

Rosa Monterok pertsonaia hermafrodita bat asmatu zuen eta Montserrat Roig-ek, aldiz, atzera egin eta emakumezkoa jarri zuen protagonistatzat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 44. orr.

Fikziozko pertsonaia bat haragizko izaki bihur daiteke baldin eta haren egileak bere indar guztia horretan jartzen badu. Iban Zaldua   «Itzalak» - 148. orr.

Gizonezko idazle batek emakumezko pertsonaia bat sortzen duenean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 246. orr.

Nicholas Rowe-ren Penitentzigile ona antzerkiko pertsonaia, emakume-limurtzailea. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere pertsonaia izaeratik irten eta zenbaitetan autorearen eginkizuna hartzen zuelako. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 153. orr.

Pertsonaia banaketa horretan emakumeak nagusi beraz. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 21. orr.

Familiaren historiako datuekin eta pertsonaia-istorioen kontalariari dagokion artearekin, eleberri harrigarri eta bikaina lortu zuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 54. orr.

Ahots, pertsonaia, doinu, estilo aniztasun hori ikasgai gertatu zitzaion Laclosi; Rousseauren itzala sumatzen da harreman arriskutsu hauetan. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 14. orr.

Pertsonaia banaketa horretan emakumeak nagusi beraz. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 21. orr.

Azaldu nien nolako irrika nuen mimoarena egiteko, eta nolako pertsonaia-errepertorioa neukan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 210. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zergatik ematen dio halako tratua Eugeniren amari, obra guztian agertzen ez den albo-pertsonaia horri? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 46. orr.

5 halako garrantzi bat duen pertsona.

Pertsonaiak mirestea baino, nahiz gizon edo emakume handiak izan eta berebizikoren bat egin, hobe deritzot gertuko pertsonak miresteari. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 168. orr.

Adiskideei bidalitako kartak zeuden: ofizialei, goi-goiko pertsonaiei, anarkista ezagunei, idazle susmagarriei. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 106. orr.

Hitlerren gobernuko pertsonaia aski ospetsu batekiko afera suharra aipatzera ere ausartzen ziren, ahapeka eta kontu handiz baizik ez bazen ere. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 54. orr.

Pertsonaia gutxi dira historian San Frantziskok bezalako arreta piztu dutenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 21. orr.

Mikel Strogoffek [...] nor topatu kinka hartan, eta zeharo ahaztuta zeuzkan bi pertsonaia, inondik inora berriro ikustea espero ez zituen bi gizon ezagutu zituen bi lagun haiengan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 244. orr.

6 (izenondoekin)

Hiria saminak hartuta zegoen, pertsonaia handi haren heriotza zela eta. Askoren artean   «Rataplan» - 77. orr.

Niri gehien gustatzen zaidan pertsonaia historikoa Kaligula da, eroa zelako. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 35. orr.

Urte horietan pertsonaia publiko ospetsua bilakatu zen Pirandello. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 10. orr.

Horietako batzuk pertsonaia famatuak izatera heldu ziren (Arkimedes, Leonardo da Vinci, Elvis Presley...). Iban Zaldua   «Traizioak» - 167. orr.

Zein mekanismo-klase aktibatzen dira pertsonaia historiko bat pertsonaia mitiko bihurtzen denean, zer gertatu zen Garibai ez zerurako ez infernurako gera zedin? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 41. orr.

Gabilondo hil zenean [...] Euskal-Erria aldizkariak ale monografiko oso bat eskaini zion, laudorio sutsuak eginez, Donostia zaharreko pertsonaia benetakoena izan zelakoan. Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agertzen den pertsonaia (5); antzerkiko pertsonaia (4); asmatutako pertsonaia (4); benetako pertsonaia (4); eleberriko pertsonaia (9); fikziozko pertsonaia (8); filmeko pertsonaia (11); filmeko pertsonaia nagusia (5); hirugarren pertsonaia (4); ipuin bateko pertsonaia (4); ipuineko pertsonaia (4); ipuinetako pertsonaia (6); izeneko pertsonaia (11); liburuko pertsonaia (8); nire pertsonaia (9); nobelako pertsonaia (14); nobelako pertsonaia nagusiak (8)

pertsonaia antzeztuko (5); pertsonaia bat asmatu (4); pertsonaia berezi (5); pertsonaia berri (7); pertsonaia bihurtu (5); pertsonaia bitxi (4); pertsonaia bitxia (6)

pertsonaia egin (4); pertsonaia eta egoera (6); pertsonaia ezagun (9); pertsonaia ezagunak (5); pertsonaia ezagunaren (4); pertsonaia ezagunen (4); pertsonaia garrantzitsua (7); pertsonaia handi (7); pertsonaia historiko (8); pertsonaia historikoa (9)

pertsonaia izan (14); pertsonaia izan nahi (5); pertsonaia literario (4); pertsonaia nagusi (15); pertsonaia nagusia (67); pertsonaia nagusiak (36); pertsonaia nagusiaren (17); pertsonaia nagusien (9); pertsonaia nagusietako (4)

pertsonaia ospetsu (5); pertsonaia publiko (5)

pertsonaia ugari (4)

sortutako pertsonaia (6)

ageri diren pertsonaiak (4); antzeko pertsonaiak (4); gainerako pertsonaiak (4); mitologiako pertsonaiak (4); nire pertsonaiak (12); nobelako pertsonaiak (4); pertsonaiak seinalatuko ditu (4); pertsonaiak sortu (4); pertsonaiak sortzen (4); sortutako pertsonaiak (4)

bere pertsonaiaren (9); pertsonaiaren rola (8); pertsonaiaren rolean (4)

nire pertsonaiek (4)

pertsonaiekin batera (5)

bere pertsonaien (6); pertsonaien arteko elkarrizketak (4); pertsonaien bidez (6); pertsonaien izaera (5); pertsonaien psikologian (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus