Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meatzari (orobat mehatzari g.er.) 1 iz meategian mea ateratzen lan egiten duen pertsona.

Meatzari batek egun osoa ematen du lur azpian pikatxoiarekin eta hiru dolar irabazten ditu egunean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 172. orr.

Beherago metala bilatzen ari ziren meatzariak luizien pean geratzeko arriskua handia zen orduan. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 18. orr.

Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio, eta meatzariek berehala jasotzen dituzte. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3450. orr.

Asturiasko meatzari batzuk ekarri zituzten, leherkarietan espezialistak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 26. orr.

Asturiasko meatzariek hasitako grebaren ondorioz. Berria - Kultura   2004-09-28

Gutxienez 31 meatzari hil dira gas eztanda batean. Berria - Mundua   2004-07-21

Susana San Juan, La Andrómedako meatzetan hildako meatzari baten alaba. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 115. orr.

Meatzari kaleratu haien egoera, esan bezala, oso txarra zen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 84. orr.

Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 51. orr.

Nire eskuek oraintxe ematen dute meatzari batenak. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 34. orr.

Meatzariak ez du meatokia abandonatu behar, Bernardino. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 243. orr.

1993n Boliviako Meatzari Langileen Sindikatuan sartu zen eta geroztik BLZko buruzagi garrantzitsuenetariko bat izan da. Berria - Mundua   2004-07-17

2 irud/hed

Meatzari izandako herri bat zen Arralde berri hau, mea aspaldi agortu bazen ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 147. orr.

3 (izen soila aditzaren ezkerrean)

Alaskako muga ondora [...] meatzari joanda, eta nagusiak ordaindu ezin zienez, meategia erosi ahal izan zioten, oso merke. Berria - Kultura   2004-02-01

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero harro sentitu da bere meatzari eskuez. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 34. orr.

1803an meatzari talde bat atera zutela Silesiako meategi batetik. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 129. orr.

Asturias aldean esaterako, meatzari-familia gehienek izaten zuten baratze koxkor bat, etxeko irabazien osagarri. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 86. orr.

Harri-xafla haiek meatzari-jendearen izerdiaren emaitza zirenik sumatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 89. orr.

Meatzari kanpamentua al da? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 165. orr.

Izan dira meatzari-herriak ingurune guztiz euskaldun batean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 148. orr.

Hango edo hemengo meatzari-kontuak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 75. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Polizia eta ikatz meatzari ondoren kazetari izatea da Asiako erraldoian dagoen lan aukerarik arriskutsuena. Berria - Gaiak   2004-10-17

Eta urre-meatzari batek bezala sukaldean aztarrikatutako burdina forjatuzko labirintoa ez zen, berez, orbain mordoska nazkagarri bat besterik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 43. orr.

6 meatzari kide ik meatzarikide.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus