Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orientatu, orienta, orientatzen 1 da ad norabide jakin bat izan; puntu kardinelei buruz kokatu; ik norabidetu.

Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 64. orr.

Aldeetariko bat hegoaldera bete-betean orientatua egoteko moduan eraiki zuten arkitektoek monumentua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 55. orr.

Iritsiko zela errealitatearen lau puntu kardinalak ikusi eta orientatzeko gai izango nintzen eguna. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 229. orr.

Hala bada, aise orientatu ziren patio barnean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 289. orr.

Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 303. orr.

Itzulinguruak egiten ditu, orientatzen da, lekua hartzen du. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 62. orr.

Abiatu aurretik inguruari erreparatu genion arretaz, eta, orientatu bezain laster, ezkerreko bidetik abiatu ginen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 35. orr.

Tropen gidariak gau ilun eta lanbrotsuetan orientatzeko eraikitako karel baxu moduko batera igota, beste aldera jauzi egin zuten ahiturik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 258. orr.

Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 43. orr.

2 irud/hed

Kalkuluen paperak jakako sakelan sartu, eta azken aldiz eman zion begiratu bat haize-arrosari, hari esker orientatu ahal izan baitzen mundu matematiko berri haietan barrena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 384. orr.

Oraindik bertatik garbi ikusten dut nola orientatu litekeen bera epistemeruntz. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 218. orr.

3 norabide jakin bat hartu.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean: orientatu egiten dira, batzuk nagiroago beste batzuk baino. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 82. orr.

· 4 du ad norabideratu, zuzendu.

Nire lerro hauek Gidariaren lehenengo irakurketan irakurlea orientatzea dute helburu. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 22. orr.

Irakaslearen zeregina zientzia lantzea eta ikasleak zientziaren bidean trebatzea da; ez da ikasleak politikoki norabide batean edo bestean orientatzea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 78. orr.

Amaren geneek orientatzen dute hura, eta bere lekuan paratzen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 63. orr.

Ohartarazi nahi dugu Alderdi Popularrak osaturiko Gobernuak bultzada politikoa eman zuela Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako zigor prozesuan, eta bultzada horrek gainditu egin zuela politika kriminala fiskaltzaren bitartez orientatzeko ahalmena. Berria - Harian   2005-10-20

Gure ibilbide pertsonala orientatzeko geure bizitzen kokalekua definitzen duten koordenatuen premia baitugu, Berria - Kultura   2004-11-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus