Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsonalizazio iz pertsonalizatzea.

Errazagoa bide da, esate baterako, beltz bat hiltzea ezen ez Marvin hiltzea, Annabelen eta Freddyren semea, Lucyren senargaia, bigarren hezkuntzako ikaslea eta Mr Porter historia irakaslearen ikasle kuttuna; horregatik daukate heriotza-emaileek, nola soldaduek hala jendartean mozorroturik bizi diren hiltzaileek, pertsonalizazio orori ihes egiteko joera. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 112. orr.

Informazio bolumen handia erabiltzeko ahalmena, erabiltzaileen araberako pertsonalizazioa, gune espezialduak sortzeko posibilitatea, edozein bitarteko (testua, irudia, bideoa,...) erabiltzeko aukera. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 126. orr.

Literatura denboraren nahaste bat da, denbora kronologikoaren pertsonalizazio bat. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus