Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

senda-agiri (54 agerraldi, 2 liburu eta 34 artikulutan; orobat sendagiri 14 agerraldi 11 artikulutan) iz norbait sendatu dela dioen agiria.

Erietxean senda-agiria eman zidaten egunean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 155. orr.

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion. Berria - Ekonomia   2004-01-30

Denbora hori pasaturik, sendaturik zegoela eta bere buruari senda-agiria emanda etxera itzul zitekeela erabaki zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 112. orr.

Inclanek berak begi txarrez dakusa mutualitateek senda-agiri arruntak eman ahal izatea. Berria - Ekonomia   2004-03-23

Ander Vilariñok ostiralean jasoko du senda-agiria. Berria - Kirola   2006-05-02

Mohamed Radi gaztea Emara hiriko erietxean senda agiria jaso eta bi egunera hil zen. Berria - Gaiak   2006-02-08

Auto baten kontra jo zuen autobusean zihoazen beste hamalau lagunek jaso dute senda-agiria. Berria - Gaiak   2004-10-07

Tang Xiaoping erietxeko zuzendariaren esanetan, senda-agiria hartzeko prest dago kazetaria. Berria - Gaiak   2004-01-07

Txaskoren senda-agirian jartzen du sudurreko hezurra apurtuta daukala. Berria - Harian   2006-03-05

ELA, LAB, ESK eta EILASen ustez, ez da zilegi lanetik kanpoko istripuen senda-agiriak kudeatzea. Berria - Ekonomia   2004-01-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senda agiria eman (12); senda agiria jaso (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus