Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendabelar (orobat senda-belar g.er.; Hiztegi Batuan sendabelar agertzen da) 1 iz sendagintzan erabiltzen den belarra.

Sendabelarrak eta beste landare batzuk ekartzen zituen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 85. orr.

Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Batzuetan zulo inguruan legar xehea, sendabelar bereziak eta beste nahasgarri berezi batzuk ipintzen dituzte sugeak konortegabe uzteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 160. orr.

Ze gaixotasun duten, hari dagokion sendabelarra. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 38. orr.

Neska ilegorri eder batek, sendabelarrak saltzen zituenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 236. orr.

Dioskoridesen liburua, non, dakizun bezala, mila sendabelarren berri emaiten baitzaigu. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 296. orr.

197 sendabelarren salmenta debekatu du Osasun ministerioak. Berria - Gaiak   2004-02-07

Sendabelarren kulturari, loreen kulturari, usadioen kulturari, birziklaiaren kulturari, horiei guztiei tokia eginen dien mundua posible dela uste dugu. Berria - Harian   2005-05-26

2 (hitz elkartuetan)

Gaur egun ezagutzen diren 50.000 sendabelar espezieetatik 10.000 inguru galtzeko arriskuan daudela ohartarazi du aste honetan Erresuma Batuko Plantlife International erakundeak. Berria - Gaiak   2004-01-18

sendabelar espezie askoren geroa «inoiz baino ilunagoa» da egun. Berria - Gaiak   2004-01-18

2737. urtean Txinako Shen Nung enperadoreak buruturiko sendabelar bilduman hainbat gaixotasunentzat kalamua gomendatu zuen. Berria - Harian   2005-04-17

3 irud/hed

Zein, euskarak behar duen sendabelarra? Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 157. orr.

Baina poetari, poeta den aldetik, erantzukizun artistikoak galdegiten eta estimatzen zaizkio, literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sendabelarren industria (3); sendabelarren laborantza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus