Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orin 1 iz larruazalean eratzen den orban ilun biribila. ik orezta.

Kokotsean grano bat ageri zuen, eta beste masailan orina. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 163. orr.

Norak ez zuen masailak hautseztatzeko, edo ezpainak eta ezpainen ondoko orinak margotzeko ohiturarik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 179. orr.

Bizkarrean gaiztotuta zuen orina zuela-eta joan zen espezialistarengana. Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Lehenengoa hankan orin bat atera zitzaion emakume batena zen. Berria - Gaiak   2004-09-28

Egun batean, aurpegia zenbait orinez margotuta agertu zen eskola ematera, eta ez zuen inongo efekturik egin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 111. orr.

Orinez betetako esku iharrak ere jaso ditu eta, erruki keinu batez, salmahaian pausatu ditu atzera. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 24. orr.

Bere esku iletsu orinez betea nire belaunetik erretiratu eta berokiaren barneko patrikara eraman zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 291. orr.

Nik ez nuen haren itsusirik ikusi, haren ederra baizik; eta ederrago oraindik, eskuin aldera ezpain gainean zeukan orin batek egiten ziona. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Kopeta zimurtzean orin txiki eta ilun bat erakutsiz, bekainak igo zituen hitz egiten jarraitzeko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 77. orr.

-Amatxo, zer da aurpegian duzun orin beltz txiki hori? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 111. orr.

Orin ñimiño haiek desagertarazteko, mendian egon eta gero, aurpegian hauts zuri batzuk eman ohi zituen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 81. orr.

Eta orin iluna ezkerreko bularpean. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 147. orr.

John Fitzgerald Kennedy presidentearen itxura aurkitu zenion telebistako elkarrizketatzaile haren ezker masaileko orin handiari. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 185. orr.

Medikuek, hala ere, Satanen seinalearen bila jarraitu zuten: iztarrean zuen orin beltz batean aurkitu zuten azkenik, eta han sartu zuten orratza. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Luzexkoak haatik, orin-ileak izateko, hik emandako neurriak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus