Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendagaitz izond sendatzen zaila dena, ia sendaezina.

Orduan, herriak oihu: "ai ene, hau hondamena gurea!, sendagaitza gure zauria!; eta gu, gaitz eramangarria izango zelakoan! Elizen arteko biblia   Jr 10,19

Badarakusa, batez ere, nortasun ahulezia bat ia beti sendagaitza eta orori ihardukitzen zaiona. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 349. orr.

Arrisku gordea duten gauzek kalte sendagaitzagoak egin ditzakete arriskua argi eta garbi ezagutzen denean baino. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 64. orr.

Misterio neurtezin eta sakon bat baino ez dago honela batu ahal izateko harmonia minean eta erlijiosoan izakiaren endekatze sendagaitza eta kreazionearen gaztetasun betierekoa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 197. orr.

Aspaldi zen ohartua bere amodioaren ezintasunaz, baina zauri sendagaitz hark okerrera egingo zuen Jauregian zegoen bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus