Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendagile [1246 agerraldi, 106 liburu eta 274 artikulutan] 1 iz lanbidetzat medikuntza duen pertsona, horretarako gai egiten duten ikasketak bururatu dituena. ik mediku; osagile; sendalari; sendatzaile.

Zeren ez baitute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 116. orr.

Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 43. orr.

Sendagile eta erietxeek ezer gutxi egin dezakete haien alde, botikak eta osasun arloko gaiak ere eskasian daudelako. Berria - Mundua   2006-04-06

Baina ez batere larria, sendagileek esan didatenez. Txillardegi   «Putzu» - 373. orr.

Gaixoaldiaren ostean, sendagilearenera joateko usadioa hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 307. orr.

Gero eta larriago zebilen, baina sendagilearenera joan eta zerbait eskatzeko aholkurik ez zuen entzun ere egin nahi. Jokin Urain   «Errotarria» - 117. orr.

Gaixoa sendagilearengana hurbildu zen, esanez: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 341. orr.

Eta guregana, sendagilearengana bezala, arazoren bat duenean jotzen du jendeak, orduan bakarrik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 252. orr.

Ostiraletan, sendagileari bixita egin ostean. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 31. orr.

Sendagilea ikustera joan naiz, ezin nuen lorik egin eta. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 307. orr.

Sendagile batek pikura bat egiten dizu. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 308. orr.

Sendagileak injekzio aringarri bat jarri zion. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 73. orr.

Sendagile hura -gizon ikastuna-, diagnostikoa oso gutxik ohi duten bezala menderatzera iritsia zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 78. orr.

Sendagileak erretzea debekatua zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 226. orr.

Gaueko bederatzietatik aurrera pasatzen ziren guztiak atxilotzeko agindua emana zuen, sendagile eta emaginak salbu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 47. orr.

Diru handia egiten dute sendagileek lorea galdu duten neskei himena berriz ipintzen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 83. orr.

Sendagileen lana luzea baina benetan taxuzkoa izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 159. orr.

Mediku horrek gutxienez beste sendagile bati kontsultatu behar dio kasua, eta haren onespena izan jaso behar du, eutanasia egin ahal izateko. Berria - Gaiak   2004-12-17

Tristuraren argi abaildua zuten sendagilearen begiek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 210. orr.

Sendagile, sendatu zeure burua. Elizen arteko biblia   Lk 4,23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Luze gabe auzunean bizi zen sendagile judu baten helbidea jakin zuten. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 63. orr.

Jendea sendagile berriaren jakintzan sinesten hasia zela ikusirik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 210. orr.

Gizonaren eskariz, sendagile ospetsu batek neskaren ardura hartu zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 496. orr.

Ez zien epaileak bezala hitz egiten, aita errukitsuak seme-alabei eta sendagile onak gaixoei bezala baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 526. orr.

Mediku-ikasketak egina zen eta sendagile ona izatera iritsia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 29. orr.

Ez da pentsatu behar, hala ere, sendagile txarrak direnik kartzeletan lan egiten dutenak. Jokin Urain   «Errotarria» - 157. orr.

Enpresen ligak sendagile independentea sortu beharko luke, forensearen figura hain justu. Berria - Kirola   2004-05-12

Sendagile espezialisten sindikatuak. Berria - Harian   2006-01-04

Alfredo Cahe Maradonaren sendagile pertsonalak eman zizkien argibideak erietxe atarian ziren kazetariei. Berria - Kirola   2004-04-20

Norberaren sendagileak osasun sistemaren zutabea izan beharko luke. Berria - Ekonomia   2004-01-30

Sendagile ustelei penizilina erosteko aski diru lortu ez zuelako. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 65. orr.

Sendagile adintsu samar batek hartu ninduen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 31. orr.

Ba omen zuen iragan mendeko sendagile anatomistak bizi izandako istorio tristearen aditze lanbrotsua. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 21. orr.

Espezialistengana joan ahal izateko jendeak sendagile erreferentzialaren oniritzia beharko. Berria - Harian   2006-01-04

Burgosen ere muinoia erakutsi beharko zion sendagile militarrari. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 24. orr.

Bi frantsesak beti han daude, bi italiar sendagile laguntzaile andereak ere bai. Herria   2004-09-30

Han ezagutu zuen Ernesto Guevara, argentinar sendagile bat bere anaia Raúlen adiskidea zena. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 71. orr.

Konfiantzazko sendagile batengana joan, hori egin behar du lehenengo gauza. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 231. orr.

Egun batez, begietako sendagilea etorri zitzaion ikustera hiritik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 576. orr.

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion. Berria - Ekonomia   2004-01-30

Guardiako sendagile haren abizena jakingo eta gogoratuko banu, ez nuke inongo eragozpenik izango hemen idazteko. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 73. orr.

Medikuntza orokorreko sendagile batek. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 45. orr.

3 irud/hed

Agintzen neurritsu nahi zituen, hutsegiteekiko onbera, irainak jasateko gertuago egiteko baino, bizioen etsai baina biziotsuen sendagile. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 396. orr.

4 (adizlagun gisa)

Ez diat uste sendagile ari denik, baina ongi bizi duk. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 256. orr.

Manuel Leiras Mondoñedo aldean ibili zen sendagile. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 96. orr.

Juantxo zen ikaskide berantiarra, gaur egun Donostian sendagile dabilena. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 30. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erregearen eskuak sendagile eskuak dira. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 169. orr.

Nire sendagile-maleta hartu nuen. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 14. orr.

Lehenago, suge-liluratzaileok, sendagile lana ere egiten zuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 161. orr.

Erremedioak bezala, sendagile ekipak ere eskas dituzte. Herria   2005-07-07

Askotan itxaropen izpi batek sendagile aldra batek baino gehiago egin baitzezakeen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 17. orr.

Sendagile estatutuak gaitasun eta jakinduria-irizpideak biltzen ditu. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 60. orr.

Sendagile kontuak izan zitian hizpide bazkalondoan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 160. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marrande doktoreak, ero-sendagile famatuen eta goratuenak, [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 293. orr.

7 (izenondo gisa)

Bolada hartan bi emakume sendagile zeuden Herreran. Jokin Urain   «Errotarria» - 131. orr.

Gaingiroki ezagutzen zuen emakume sendagile baten etxera joan zen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 140. orr.

Etiopiako kontakizuna, Poncet jaun sendagileak egina. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 362. orr.

8 sendagile-buru ik sendagileburu.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus