Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

odolki (orobat odolgi g.er.) 1 iz zerri odol egosiz eta beste zenbait gehigarriz egiten den hestebetea. ik odoloste; buzkantz.

Andoila, saltxitxa eta odolkien aldea zen hura. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 108. orr.

Babarrun ederrak ematen ditiztek: azak, odolkiak eta txerriki guztiak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 31. orr.

Haragi egosia atera zuten gero, azolioa odolkiarekin ondoren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 138. orr.

Sukaldeko bizigarririk bereziena astero hartzen dugun gibelezko odolkia eta ogi lehorra marmeladarekin izaten dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 261. orr.

-Esaidan, bihar arratsaldean egingo dituzue odolkiak? Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 116. orr.

Odolkia bete zutenean, Quenuk mantso-mantso bota zuen ur irakineko eltze batera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 140. orr.

Odolkiak jatera gonbidatzen gaitu. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 143. orr.

-Badakin, gogotik gustatzen zaidan odolki beroa, eltzetik atera berria... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 116. orr.

Arrazoi horrexegatik, Imanolen zakil lodiak odolki mutur lotu bat gogorarazten zuen. Aitor Arana   «Onan» - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Odolki-itxurako beso batzuen gainetik kotoizko mahukak jasota zeuzkan emakume batek burua leihotik agertu zuen, txima grisez betea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 83. orr.

Nik ez dinat ezer erosten denda horretan, ez niken ezta odolki puska bat ere hartuko, ez dakin, ala?... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 85. orr.

Odolki jana eginez eta afari ostean egin genuen saioa. Berria - Kultura   2004-12-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 42. orr.

4 odolkiak ordainetan mesedea edo kaltea hartu duenarekin era berean jokatuz.

Kristinak, odolkiak ordainetan, ezta hamar minutu ere aitortua zidala Ximurrarekin sei aste zituela, isil-gordean, ni etxetik bidaltzea erabaki orduko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 366. orr.

Olentzero, San Nikolas, Santa Klaus eta Errege Magoak jo eta ke aritu dira lanean, onak izan direnei opariak eta gaizto izan direnei odolkiak ordainetan emanez. Berria - Gaiak   2006-01-10

Eta nik, odolkiak ordainetan emateagatik, Artaxona ere Euskal Herrian dagoela esan nion, eta Bergarajauregitarren sorterria baino zaharragoa eta herri nobleagoa zela Artaxona ziur asko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 313. orr.

Beti pentsatu izan dut une hartantxe hasi zela Koronela gu gorrotatzen, eta ordutik aurrera burutazio bakarra izan duela beti, nola edo hala, odolkiak ordainetan ematea guri. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 22. orr.

Uztailean, Tourrean, Armstrongi laguntzeko zeregin bakarra dute US Postal taldekoek, baina odolkiak ordainetan eman zituen atzo Armstrongek. Berria - Kirola   2004-03-06

Ryoko izango ez balitz bezala jokatu nuen errezitaldian eta odolkiak ordainetan jaso nituen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odolki puska bat (3)

odolkiak ordainetan (21); odolkiak ordainetan eman (3); odolkiak ordainetan izaten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus