Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailadi 1 iz hurrenez hurrengo mailen multzoa.

Harri landuzko kalostra batek mugaturiko mailadi zabal batetik iristen da apaiza aldare honetara. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 169. orr.

Harri grisezko mailadi batek etxera darama. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 65. orr.

Bizkor eraman zuen jauna zurezko mailadian gora, berarentzat bereizia zuten gela erakustera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 20. orr.

Emakume bat zegoen eskaileren lehen mailadiaren ia goienean zutik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 311. orr.

Lurretik sabairaino zurezko mailadi piko-piko bat zegoen jasota, erdian eskailera bat zuela; antzokiko galeria baten itxura ematen zion horrek ikasgelari. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 27. orr.

Eskailera hauek arrapaladan jaitsi eta hortxe eseri baitzen, mailadi batean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 355. orr.

Bere pausoak egurrezko mailadian gora sumatu nituen lehendabizi eta atean bertan ondoren. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 133. orr.

Santaremen sartzeko eratu zen zurubi hartako mailadia. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 381. orr.

Dardara barik igan gura nuen urkamendiko mailadia. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 189. orr.

2 irud/hed

Eta hildakoen belaunaldi guztientzat, gureganaino jaitsi den gizadiaren mailadi osoarentzat, ia ezer ez, alor bat, ezer ez ia! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 352. orr.

Hausnarrean hasirik, litekeena da pentsatzea ea Korobotxka benetan dagoen hain behean giza hobekuntzaren mailadi azkengabean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus