Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

medikalizatu, medikaliza, medikalizatzen 1 du ad mediku zerbitzuz hornitu.

Heriotza ere medikalizatu egin da erabat, eta nola edo hala urte asko irautearen aldeko lehian sartu da medikuntza ofiziala. Pako Aristi   «Note book» - 42. orr.

Tratu txarren auzia medikalizatu eta psikologizatu nahi dute. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Zientziak, berriz, medikalizatu egin du gizartea eta elikadura ohiturak aldatu egin dira. Berria - Gaiak   2004-02-26

Hala nola, badira manera naturalez galdatzen dutenak amatze hori Bilbon eta ez osoki medikalizatu moldez. Herria   2001-05-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Gizonezkoa anbulantzia medikalizatu batean erietxe batera eraman zuten. Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Kirolarien pare, kabalak guretzat ereduak izan daitezke; nago zenbaitetan, abereak ez direnez gure adineko zaharrak baino medikalizatuagoak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus