Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orkestratu, orkestra(tu), orkestratzen 1 du ad orkestrarako egokitu.

Hasiera batean lau ahotsetarako eta organorako idatzi zuen Garbizuk, eta 1976an konpositoreak berak orkestratu egin zuen. Berria - Kultura   2004-11-25

Berarenak ziren, gainera, Ziburuko konpositoreak orkestratu gabe utzi zituen Fuga eta Tocatta-ren harmonizazioa. Berria - Kultura   2004-02-20

Bigarren atalean, Modest Mussorgskiren (1839-1881) Erakusketa baterako koadroak obra joko dute, Maurice Ravelek orkestratutakoa. Berria - Kultura   2004-03-23

Eszenografia zuzendariaren iritziz, «hobetoen orkestraturiko zartzuela da Guridik eginikoa». Berria - Kultura   2004-02-25

2 irud/hed

Maila horretan, Bennetten operazioak egintza automatiko bilakatuak ziren; une bakoitzean, dozena bat gauzari kasu egin beharra zegoen, baina etenik gabeko isuri bakar batean integraturik, orkestraturik zeuden. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus