Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mediko (orobat mediku) izond medikuari dagokiona; medikuntzari dagokiona. ik mediku 4; medikuntza 3.

Azterketa mediko zehatzak egiteko agindu du. Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Hilaren 22an Arrasateko ospitalean azterketa medikoa egin behar diote Cabori. Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Pozoitu ote zuten argitzeko analisi medikoak egingo dizkiote han. Berria - Mundua   2004-12-11

Txostenean, bestalde, Sararen historia medikoa azaltzen zen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 78. orr.

Fiskalak txosten mediko bat eskatu zuen, bere eskaera egin aurretik. Berria - Euskal Herria   2004-04-21

La Sante kartzelako administrazioak zaintza mediko berezia agindu zuen Solerentzat. Berria - Mundua   2004-07-31

Zerbitzu medikoek atseden hartzea gomendatu diote, lesioak okerrera egin ez dezan. Berria - Kirola   2004-09-16

Otegiren jarraipen medikoa egiten ari diren auzi-medikuen lan eta profesionaltasunean «konfiantza osoa» duela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Huts egite mediko baten erruz zendua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 125. orr.

Hirurogeiko hamarkadako kontsultategi mediko gehienek bezala, boulevard de l'Ysereko medikuntza orokorreko sendagilearenak [...] saloi burges bat zirudien. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 30. orr.

Talde mediko bat bertaratu zen, eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Berria - Euskal Herria   2004-08-19

-Aldizkari mediko batean lehengo batean irakurri nuen zerk sortzen duen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 60. orr.

Nire kasuan, espektatiba mediko guztiak gaindituta, behar zen epean hil ez naizelako. Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Mugaz bi aldetako kooperazio mediko-zientifikoa Herria   2005-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus