Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahiera 1 iz nahia, borondatea.

Maita dezagun guztiok bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz, indar eta ahalmen guztiz, ezaguera osoz, kemen guztiz, ahalegin osoz, estimu osoz, errai guztiz, desira eta nahiera guztiz Jainko Jauna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 151. orr.

Osterantzekoak, aldiz, ezin beraren nahiera edo borondatepean egon. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 48. orr.

Erakunde zibilei dagokie izadiaren nahiera egokiak arautzea eta babestea. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 97. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Leongo probintzian sartzean, Burgos kastillanoaren aurkako iragarkiak badira eta hemen, hemen, Leon hiria urrun dagoela eta Galizia hor berean, baztertze nahiera bat sendi da. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 194. orr.

3 nahieran [14 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan] nahierara.

Ezinbesteko betebeharra zen eskola, noski, baina hura utzi eta gero nahieran ibiltzen ginen, futbolean, bizikletan, txapetan... Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 87. orr.

Gaizkile anker eta sadikoenek bete ohi zuten leku hori, nahieran zigortuz, SSak soilik mugatzen baitzuen haien jarduna. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 13. orr.

Gure artekoak sexutik ez zuen deus, alde bateko desira eta sublimazioa izatekotan, baina egia da bazela menderakuntza-joko bat: neuk inor menpean hartzerik bilatu ez banuen ere, zeuk ematen zenidan zeure burua opari, piztia otzandu baten gisan, nahieran joka nezan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 38. orr.

4 nahierara [177 agerraldi, 40 liburu eta 93 artikulutan] gogara, nahi den bezala.

Nahierara irten zen dena. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 203. orr.

Ez dago esaterik ea egunen batean nahierara sortuko ditugun Albert Einstein edo Ava Gardner aleak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 31. orr.

Maitemintzen naiz nahi dudan guztiarekin, nahierara gobernatzen baitut nire maitemintzeko grina. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 173. orr.

Nahierara egiten du presioa: jarraituki, gorabeheraz nahiz sakaldika -gehitu zuen-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 256. orr.

Ur lasterrak nahierara bultzatzen zituen jelak, eta almadia, ur gaineko horma puska haien erdian nahasita, oharkabe zihoan aurrera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 403. orr.

Ikur linguistikoa arbitrarioa denez, badirudi modu horretara zehazturiko hizkuntza sistema askea dela, nahierara antola daitekeena eta soilik hastapen arrazional baten mendean dagoena. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 108. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

'Bere nahierara' esan dut; zeren borondateari baitagokio auzia, eta ez, logikaren eroak erabaki duen bezala, botereari. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 189. orr.

Profetek gezurra dute iragartzen, apaizek beren nahierara irakasten. Elizen arteko biblia   Jr 5,31

Gauza guztiak berezko izaeraren arabera sortzen dira, ez gizakiaren nahierara, baizik eta ausaz bezala antolatuta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1110. orr.

Ba al dago munduan kontraturik, kontratugile bakar batek bere gogo eta nahierara suntsi dezakeena, beste alderdiaren adostasunik gabe? Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus