Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sailkagaitz izond sailkatzen zaila dena, ia sailkaezina.

Baina badu liburu sailkagaitz honek ikuspegi literario batetik gomendagarri egiten duen zinezko kalitaterik. Berria - Kultura   2004-01-28

Generoei dagokienez, orotarik sartzen da herri literaturaren izenburupean: poesia, antzerkia, narrazioa, eta baita beste genero sailkagaitzago batzuk ere, hala nola atsotitzak eta lokuzioak, esaterako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 15. orr.

Pixka bat lotsaturik, bista jaso, eta espresio sailkagaitzez begiratzen zidan Albertoren aurpegia aurkitu nuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus