Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendi1 1 iz familia. ik familia.

Martin Tolosan gertatu zen sendi bereko kide aipagarri batekin. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 16. orr.

Lepic sendia amorrazioz ito beharrean dago. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 21. orr.

Isidoraren sendiak morroi hartu baitzuen Periko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 86. orr.

Denera, lau kide ditu sendiak, gurasoak eta bi seme-alaba, eta bederatzi metro koadroko etxola batean bizi dira, Mumbayko auzo batean. Berria - Gaiak   2006-05-10

Biztanleria baten, talde baten, sendi baten, banako baten osasunaren zaintzailea eta bermatzailea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 61. orr.

Atzean utzi zuten sendi eta lagunarteak ez zuen haien izenik gehiago berreskuratzen. gure familiakoak hemen izateak poza ekarri zuen sendira. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 43. orr.

Sendi baten erradiografia egiten du filmak. Berria - Kultura   2004-09-19

Biktima eta erasotzailea sendi berekoak dira. Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Otoitzak eta bihotzak azaroaren hasieran badute, bai, norabide eta txoko jakin bat sendi bakoitzean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 425. orr.

Evo Morales (Isallavi, 1959) nekazarien sendi batean jaio zen, pezozko etxe batean, areazko kaleak dituen herrixka batean. Berria - Harian   2005-12-20

Frantzian 165.478 sendi zorrari aurre egin ezinik. Berria - Ekonomia   2004-02-10

183 sendik interesa azaldu dutela esan zuen, eta 18 familiak haurrak hartuko dituztela. Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Hura sendiko nuela, amonaren lehengusu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 34. orr.

Auskalo nongoak, jakin ezazue noren sendikoak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Rastignac zuzenbidea ikastera etorria da hegoaldetik Parisa; bere sendi apalak diru sakrifizio handia egin du semearen alde, kinka larrian gelditu da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 26. orr.

Betiere jaun agurgarri horrentzat eta bere sendi agurgarriarentzat onena opa eginez. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 94. orr.

Harrera familiak, ordea, ez du sendi naturala ordezkatu nahi. Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Ezinezkoa da bizi izan duena, sendi biologikoa alde batera uztea. Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Iñakik eta Albertok, eta lehenengoaren alaba biek osatzen dute sendi homoparental horietako bat. Berria - Harian   2006-01-29

Bazekiten ni babestuta nagoela, kontuan hartzen badugu Albia ondoan jaioa naizela, eta Abandoko sendi abertzale batetik natorrela. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 39. orr.

Badakigu badirela berez azter daitezkeen harremanak sendi burgesaren eta epai-instantzien eta epai-kategorien funtzionamenduaren artean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 55. orr.

Bakuban, berriz, sendi xiita bateko hamaika kide hil dituzte tirokatuta. Berria - Harian   2006-02-26

Kondairak dioenez, Sendi Saindua Egiptora ihesi zihoala -astotxo batekin-, gurutzatu beharreko basamortuan ez zuten landare bakar baten babesik eta itzalik izan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 148. orr.

Zarauzko Itegi harkaitzean Sendi Donearenak eta astoarenak ikus omen daitezke. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gabonetako sendi giro beroarekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 491. orr.

Mirto Czentovic umezurtz txiro erdi pepelerdoa, xakerako dohain apartek munduko txapeldun izatera goititua, eta B. sendi gizon aberats jantzi bezain argia, halabeharrak elkartu egin ditu xake partida gogoangarria jokatzera. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 169. orr.

Iruzurra edo ahaztea edo intsumisioa, gauza da ordaindu ez, eta, agindu bezala, besoa moztu zietela sendi-buruei, betiko oroimen basati gisa. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baserria baitzen, baserri sendi luze eta zabalekoa gehienon sorlekua. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 85. orr.

Azti-sendietakoek etengabe hitz egiten zuten quidditchari buruz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berruetaren sendiak (4)

sendiaren abokatuak (3)

sendiari elkartasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus